Pantaila osoa kendu

Kontabilitate emaitzaren zuzenketak (kontabilitatez kanpoko doiketak) (200-2012)

"KONTABILITATEZ KANPOKO DOIKETAK" apartatua osatzen duten laukiak Sozietateen gaineko Zergaren oinarri ezargarria zenbatespen objektiboaren erregimenean kalkulatzeko erabiltzen dira. Kontabilitate emaitzari Zergaren 7/1996 Foru Arauaren prezeptuak aplikatuz egiten da zuzenketa, aipatutako foru arauaren 10.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Hortaz, Kontabilitate Emaitzari aplikatu beharreko gehikuntzak edo gutxipenak adierazi behar dira lauki horietan, aitortzen den zergaldiko oinarri ezargarria kalkulatzeko.

Hona hemen, orientabide modura, kontabilitate emaitzen zuzenketak betetzera behartzen duten legezko prezeptuak:

  • Sozietateen gaineko zerga: 7/1996 Foru Arauaren 14. artikuluko 1 apartatuaren b) letra.
  • Amortizazioak: 7/1996 Foru Arauaren 11. artikulua.
  • Enpresa txiki eta ertainak (amortizazio libre eta azkartua): 8/1996 Foru Arauaren 50. artikulua.
  • Finantza errentamendua: 7/1996 Foru Arauaren 116. artikulua eta zazpigarren xedapen iragankorra.
  • Ondare elementuen balio narriadurak sortutako galera: 7/1996 Foru Arauaren 12. artikulua.
  • Kaudimengabezietarako kredituen narriadurak sortutako galera enpresa txikiak eta ertainak: 7/1996 Foru Arauaren 51. artikulua.
  • Zergan kenkaridunak ez diren hornidurak: 7/1996 Foru Arauaren 13. artikulua eta 13. xedapen iragankorra.
  • Zergan kenkaridunak ez diren gastuak: 7/1996 Foru Arauaren 14. artikulua.
  • Merkatuko balio normalaren aplikazioa: 7/1996 Foru Arauaren 15.2, 15.3, 16., 17. eta 18. artikuluak.
  • Errentak zuzentzea monetaren balio galeragatik: 7/1996 Foru Arauaren 15.9 artikulua eta seigarren xedapen gehigarria.
  • Salbuespena nazioarteko zergapetze bikoitzarengatik: Entitate ez-egoiliarretan partaidetzak edukitzeagatik lortutako dibidenduak eta bestelako mozkin banaketak jarri behar dira gako honetan (errenta salbuetsiak), baita partaidetza horiek eskualdatzean lortutako errentak ere (7/1996 Foru Arauaren 19. artikulua).
  • Sarreren eta gastuen denborazko egozpena: 7/1996 Foru Arauaren 20. artikulua.
  • Azpikapitalizazioa: 7/1996 Foru Arauaren 21. artikulua.
  • Aparteko mozkinen gerorapena (2001/12/31ra arteko araudi aplikagarria): Apartatu hau bete behar dute 2001-12-31ra arte aplikaziozkoa den araudiaren arabera 22. artikuluko gerorapenera bildu ondoren, araudi horri jarraituaz, errenta geroratuak oinarri ezargarrian sartu behar dituzten entitateek.
  • Berrinbertsioaren salbuespena (2002-01-01etik aurrera indarrean dagoen araudia): Apartatu hau honako hauek bakarrik bete behar dute: ekitaldian kostu bidezko eskualdaketak egin dituzten entitateek, salbuespenera bildu direnean eta aipatutako 22. artikuluan jasotako beharkizunak betetzen dituztenean (2002-01-01etik aurrera indarrean dagoen idazkeraren arabera).
  • Enpresak atzerrian ezartzeko inbertsioak: 7/1996 Foru Arauaren 22.bis artikuluko aurreko idazkeraren arabera.
  • Jabetza intelektualetik datozen sarreren murrizketa: 7/1996 Foru Arauaren 22.bis artikuluan jasota.
  • Errenten egozpena: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko lV. Eta V kapituluak.
  • Kapital-arriskuko sozietate eta fondoak, enpresak sustatzeko sozietateak eta eskualdeko industria garapenerako sozietateak: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko VI. kapitulua.
  • Ondasun eta eskubideen balorazioa. Berregituratze eragiketen araubide berezia: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko X. kapitulua.
  • Meatzaritza eta hidrokarburoak (agortze faktorea): 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko XI. eta XII. kapituluetan jasota.
  • Nazioarteko gardentasun fiskala: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko XIII. kapitulua.
  • Atzerriko baloreak dituzten entitateen zerga araubidea: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko III. kapitulua.
  • Partzialki salbuetsitako entitateen zerga araubidea: 7/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko XV. kapitulua.
  • Irabazi asmorik gabeko entitateen zerga araubidea: 3/2004 Foru Araua.
  • Kooperatibak: nahitaezko erreserba fondorako zuzkiduraren %50: Legean edo estatutuetan hala ezarrita egoteagatik, kooperatibek nahitaezko erreserba fondorako ematen duten zenbatekoaren %50 adierazi behar da apartatu honetan, kooperatiben zerga erregimenari buruzko 2/1997 Foru Arauak 16.2 artikuluan jasotakoaren arabera.
  • Lehen aplikazioaren doikuntzak (45/1997 Foru Dekretuaren hamaikagarren xedapen iragankorra):

    1. Lehendabizi aplikatzekoa den doiketaren saldoaren zenbateko osoa 2008ko oinarri ezargarrian integratzea aukeratu zuten subjektu pasiboek ez dute beste zuzenketa bat egin beharrik.
    2. Doiketak aipatutako xedapen gehigarriaren 2. puntuaren arabera aplikatzea erabaki zuten entitateek, aldiz, ekitaldiko oinarri ezargarrian integratu behar dituzte Kontabilitate Plan Orokor berriaren arabera sortutako gastu eta sarrerei dagozkien abonuak edo karguak.
    3. Kargu eta abonuen saldo garbia zati berdinetan erreserba kontuetan integratzea aukeratu zutenek, berriz, bostena aplikatuko dute ekitaldi honetan.
  • Bestelako zuzenketak: Gako hauetan kontabilitate emaitzaren beste zuzenketa batzuei dagozkien zenbatekoak adieraziko dira, hain zuzen ere, zerrenda honetan orientabide modura azaldu diren zuzenketen gakoetan sartu ezin daitezkeenak.

Edukien aurkibidea: