Pantaila osoa kendu

Nork erabil dezakeen aurkezpen mota hau (110-2009)

Programa hau eta aurkezpen moduak erabili ahal izango dituzte 110-111 eredua betetzera behartuta dauden pertsona eta entitate guztiek.

110-111 eredua emariak jaso dituzten entitateek aurkeztu beharko dute, beti ere horiek kenkarirako eskubidea ematen badute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietate gaineko Zergan edo Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, eta emaileek dohaintzaren egiaztagiria eskatu badute norberaren zerga aitortzearen ondorioetarako.

Era berean, ondare babestuen titularrak edo administratzaileak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak daude 110-111 eredua aurkeztera behartuta.

Aitorpenean ehun aitortu baino gehiago jasota dauzkaten urteko laburpenak euskarri magnetikoan aurkeztuko dira derrigorrez.

Gainerako kasuetan, aukerakoa izango da aurkezpen mota hau.