Pantaila osoa kendu

Nork erabil dezakeen aurkezpen mota hau (115-2009)

Programa hau eta aurkezpen moduak erabili ahal izango dituzte 115 eredua betetzera behartuta dauden pertsona eta entitate guztiek.

115 eredua emariak jaso dituzten entitateek aurkeztu beharko dute, beti ere horiek kenkarirako eskubidea ematen badute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan, Sozietate gaineko Zergan edo Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan, eta emaileek dohaintzaren egiaztagiria eskatu badute norberaren zerga aitortzearen ondorioetarako.

Era berean, ondare babestuen titularrak edo administratzaileak, langileen sindikatuak eta alderdi politikoak daude 115 eredua aurkeztera behartuta.

Aitorpenean ehun aitortu baino gehiago jasota dauzkaten urteko laburpenak euskarri magnetikoan aurkeztuko dira derrigorrez.

Gainerako kasuetan, aukerakoa izango da aurkezpen mota hau.