Nork erabil dezakeen aurkezpen mota hau (193-2011)
193 edo 194 ereduak aurkeztera behatuta dauden pertsona edo entitateek erabili dezakete programa hau:
193 eredua
Jarraian adierazten diren kapital higigarriaren etekinak ordaintzen dutenek:
- Jasotzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduna bada: kapital higigarriaren etekinak hurrengo hauek izan ezik:
- 196 ereduan aitortu behar direnak: mota guztietako finantza entitateetan kontuak izateagatik lortutako etekinak.
- 194 ereduan aitortu behar direnak: aktibo finantzarioak eskualdatu, berreskuratu edo amortizatzeagatik lortutakoak.
- 188 ereduan aitortu behar direnak: kapitalizazio eragiketetatik eta bizi edo elbarritasun aseguruen kontratuetatik datozenak.
- Jasotzailea Ez Egoiliarren Errenta Zergaren zergaduna, establezimendu iraunkorrarekin, edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboa bada: errentak eta kapital higigarriaren etekinak 1) atalean aipatutako errentak ez ezik beste hauek ere salbuetsita daude:
- 180 ereduan aitortu behar direnak: hiri ondasun higiezinak errentan emateagatik lortutakoak.
- 187 ereduan aitortu behar direnak: inbertsio kolektiboko erakundeen kapital edo ondareari dagozkion akzio eta partaidetzak eskualdatu eta berreskuratzeagatik lortutakoak.
194 eredua
Aktibo finantzarioen eragiketetan honako hauek:
- Aktibo finantzarioak amortizatuz edo berreskuratuz lortutako etekinak badira, entitate edo pertsona jaulkitzaileak. Alabaina, eragiketa horiek egitea finantza entitate baten esku uzten denean, finantza entitate horrek egin beharko du atxikipena. Beren jaulkipena egin ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen baliabideak direnean, horien epemuga behin iritsita, fede emaileak egingo du atxikipena edo, bestela, haien kobrantzaz arduratzen den finantza entitateak.
- Aktibo finantzarioak, aurreko apartatuan aipatu diren igorpen baliabideak barne, eskualdatzean lortutako etekinak badira, eta eskualdaketa hori finantza entitate batek edo gehiagok bideratu badute, eskualdatzailearen izenean diharduen bankuak, aurrezki kutxak edo finantza entitateak egingo du atxikipena. Aktibo finantzarioak saltzeko agindua jasotzen duen banku, aurrezki kutxa edo finantza entitatea izango da eskualdatzailearen izenean diharduena.
- Aurreko apartatuetan aipatzen ez diren kasuetan, eragiketan derrigorrez esku hartu behar duen fede emaile publikoak egingo du atxikipena.
