Pantaila osoa kendu
Cargando...
 

Oinarri likidagarria (714-2011)

Oinarri likidagarria kalkulatzeko, oinarri ezargarriari 700.000,00 euro kendu behar zaizkio minimo salbuetsiaren kontzeptupean.

Dena den, zerga ordaintzeko obligazio erreala duten subjektu pasiboen kasuan, minimo salbuetsia aplikatuko zaie betiere frogatzen badute beren ondare osoa 700.000 eurotik beherakoa dela, eta haien egoitza ez badago kokatuta paradisu fiskaltzat hartutako herrialdeetan edo informazioa trukatzeko akordiorik sinatu gabekoetan.