Pantaila osoa

Oinarria (109-2016)

Oinarri likidagarri orokorra

Oinarri ezargarri orokorrari murrizpenak kenduz lortzen da.

Oinarri likidagarri orokorra negatiboa bada, hurrengo lau urteetan lortzen diren oinarri likidagarri orokor positiboekin konpentsatu ahal izango da.

Konpentsazioa hurrengo lau urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen gehienezko zenbatekoan egingo da. Inoiz ere ezin izango da konpentsazioa egin lau urteko epea amaitu ondoren, hurrengo urteetako oinarri likidagarri orokor negatiboekin metatuz.

Zergaduna behartuta dago konpentsatu nahi dituen oinarri likidagarri orokor negatiboen jatorria eta zenbatekoa frogagirien bitartez justifikatzera.

BERRIA: Zergadunek 1.389 euro txikitu ahal izango dute oinarri likidagarri orokorragatik ateratako kuotan.

Aurrezpenaren oinarri likidagarria

Aurrezpenaren oinarri likidagarria lortzeko, aurrezpenaren oinarri ezargarriari pentsio konpentsagarriengatik eta urteko mantenurako ordainketengatik egindako murrizpenaren gerakina kendu behar zaio, halakorik badago. Oinarria ezin da, kenketa horregatik, negatiboa izan.