Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2011)
Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:
-
167,40 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.
-
207,30 euro urtean bigarren seme-alabagatik.
-
350,40 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.
-
414,00 euro urtean laugarren seme-alabagatik.
-
541,20 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.