Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2014)
Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:
-
175,50 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.
-
217,20 euro urtean bigarren seme-alabagatik.
-
366,90 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.
-
433,50 euro urtean laugarren seme-alabagatik.
-
566,40 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.