Pantaila osoa kendu

Seme-alaben urteko mantenua ordaintzeagatik (109-2016)

Ezkontza baliogabetu edo senar-emazteak banandu edo dibortziatu diren kasuan, gertatzen bada judizialki onartutako hitzarmen batean seme-alaben mantenurako urteko ordainketak finkatu direla eta zergadunak ordaindu dituela, urteko ordainketa horiek %15eko kenkaria izango dute, beti ere muga hauen barruan:

  • 175,50 euro urtean lehenengo seme-alabagatik.

  • 217,20 euro urtean bigarren seme-alabagatik.

  • 366,90 euro urtean hirugarren seme-alabagatik.

  • 433,50 euro urtean laugarren seme-alabagatik.

  • 566,40 euro urtean bosgarren eta hurrengo seme-alabaga bakoitzagatik.