Aurkeztera behartuak (184-2013)
Ondokoek erabili behar dute 184 eredua:
- Zerga-egoitza Gipuzkoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute edo urtean 3.000 eurotik gorako errentak badituzte.
- Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute.
Informazio-betebeharra honako hauek bete behar dute:
- Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren arabera errenta-esleipenaren araubideko erakundearen ordezkari denak, hau da, haren ordezkaritza duenak, baldin eta ordezkaritza sinesgarriro frogatzen bada; eta ordezkaririk izendatu ezean, halakotzat joko da ageriko kudeaketa eta zuzendaritza lanak egiten dituena edo, besterik ezean, erakundeko edozein kide edo partaide.
- Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeen kasuan, PFEZ edo Sozietate gaineko Zergaren subjetu pasibo den erakundeko edozein kide.
