Pantaila osoa

Aurkeztera behartuak (184-2013)

Ondokoek erabili behar dute 184 eredua:

- Zerga-egoitza Gipuzkoan duten errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute edo urtean 3.000 eurotik gorako errentak badituzte.

- Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeek, jarduera ekonomikoren bat egiten badute.

Informazio-betebeharra honako hauek bete behar dute:

-  Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren arabera errenta-esleipenaren araubideko erakundearen ordezkari denak, hau da, haren ordezkaritza duenak, baldin eta ordezkaritza sinesgarriro frogatzen bada; eta ordezkaririk izendatu ezean, halakotzat joko da ageriko kudeaketa eta zuzendaritza lanak egiten dituena edo, besterik ezean, erakundeko edozein kide edo partaide.

-  Atzerrian eratu diren errenta-esleipenaren araubideko erakundeen kasuan, PFEZ edo Sozietate gaineko Zergaren  subjetu pasibo den  erakundeko edozein kide.