10T eredua (190-2014)
Programak aukera ematen du PFEZren atxikipenen eta konturako sarreren ziurtagiria, 10T eredua, inprimatzeko. Jarraian, eta bi klik eginez, ezkerraldean ageri den jasotzaileen zerrendatik aukeratu zein aitortzailerentzat nahi duzun inprimatu 10T eredua, eta sakatu Ados.
Kontuz! Aitortzen den ekitaldian sortutako errentak bakarrik inprimatuko dira. Bestelako sortzapen ekitaldia duen errentarik badago, ez da inprimatuko.
Ziurtagiri hau inprimatzeko, aitortutako langile edo jasotzaile bakoitzaren datu osagarriak bete behar dira. Horretarako, Jasotzaileen leihoaren barruan sakatu izenaren ondoan ageri den Jasotzailearen datuak botoia.
Inportatu 10Tak
10T ziurtagiri ereduan sartu beharreko jasotzaile guztien datuak inportatu ditzakezu. Horretarako, jasotzaileak aldez aurretik 190 ereduan alta emanda egon behar du. Inportazioa segidan adierazten diren erregistro egitura betetzen duen kanpoko fitxategi batetik egingo da:
| Eremua | Neurria |
| IFZ | 9 |
| Egozpenak | 13* |
| Ekarpenak | 13* |
| Kooperatiben zenbatekoa | 13* |
| Kooperatiben atxikipenak | 13* |
| Kooperatiba berezien zenbatekoa | 13* |
| Kooperatiba berezien atxikipenak | 13* |
| Ekarpenaren interesen zenbatekoa | 13* |
| Ekarpenaren interesen atxikipenak | 13* |
* : 1- Euroaren zentimoak.
