Pantaila osoa

Aitortua (345-2008)

Sakatu Aitortu berria botoia 345 ereduko aitorpenean jasotako aitortuen datuak betetzeko.

Aitortuaren IFZ: jarri bazkide edo partaidearen IFZ.

Ordezkariaren IFZ: bete hau baldin eta bazkide edo partaideak adingabekoak badira eta IFZrik ez badute.

Jaiotze urtea: aitortua jaio den urteko lau zifrak jarriko dira.

Kontribuzio mota: jarraibide hauetako zerrendari jarraiki dagokiona jarriko da, pertsona edo entitatearen edo eragiketaren arabera.

Kontribuzio mota: Gakoa eta Azpigakoa:

- Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitateak eta Pentsio Fondoen Entitate Kudeatzaileak:

A gakoa: bazkide arrunten edo partaideen ekarpenak.

B gakoa: bazkide babesleen edo sustatzaileen kontribuzioak. Langileei fiskalki egotzi ezin dakizkien kontribuzio enpresarialak ere sartuko dira hemen:

- onartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzekoak eta kengarritasuna mugatuta daukatenak.

- aktuarial eta finantza berroreka planak betetzekoak.

- BGAEen kasuan, uztailaren 15eko 7/1998 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitateen Zerga Araudiari buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean (14/1990 Foru Arauak idatzita) jasotako baldintzak betetzen direnean:

-ekarpenak 1986ko irailaren 17a baino lehenagoko itun fedemaileen ondorio izatea.

-1990eko abenduaren 31an enpresan altan dauden enplegatuei dagozkienak izatea.

10 azpigakoa: borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei egindako ekarpenak direnean jarriko da azpigako hau.

- BGAEren bazkide babesleak eta pentsio planen sustatzaileak:

C gakoa: bazkide babeslearen edo sustatzailearen kontribuzio kengarriak.

01 azpigakoa: langilei fiskalki egotzitako kontribuzio kengarriak.

02 azpigakoa: enpresa kontribuzioak, langileei fiskalki ez egozgarriak:

- onartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzekoak eta kengarritasuna mugatuta daukatenak.

- aktuarial eta finantza berroreka planak betetzekoak.

- BGAEen kasuan, uztailaren 15eko 7/1998 Foru Arauak, Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitateen Zerga Araudiari buruzkoak, bigarren xedapen iragankorrean (14/1990 Foru Arauak idatzita) jasotako baldintzak betetzen direnean:

- ekarpenak 1986ko irailaren 17a baino lehenagoko itun fedemaileen ondorio izatea.

- 1990eko abenduaren 31an enpresan altan dauden enplegatuei dagozkienak izatea.

- Ordezko sistemetara bildutako enpresa edo entitateak:

D gakoa: enpresa edo entitateak egindako kontribuzioak edo zuzkidurak.

03 azpigakoa: enpresa edo entitatearentzat kengarriak ez diren kontribuzioak, langileei fiskalki egotzi ez zaizkienak.

04 azpigakoa: enpresa edo entitatearentzat kengarriak ez diren kontribuzioak, onartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko egindakoak, langileei fiskalki egotzi ezin dakizkienak.

05 azpigakoa: enpresa edo entitatearentzat kengarriak diren kontribuzioak, onartutako pentsioengatiko konpromisoak kanporatzeko egindakoak, langileei fiskalki egotzi ezin dakizkienak.

- Gizarte Aurreikuspenerako Mutualitateak:

Aurreikuspenerako mutualitateei ordaindutako kopuruak jarriko dira jarraian adierazten diren kontingentziak estaltzen dituzten ekarpenengatik: heriotza, alarguntza, umezurtza, erretiroa edo antzeko egoeraren bat, ohiko lanerako baliezintasun osoa edo iraunkorra, edozein lanetarako erabateko baliaezintasun iraunkorra eta baliezintasun handia.

E gakoa: profesionalek edo enpresariek ordaindutako kopuruak, murrizteko eskubidea eman dezaketenak.

F gakoa: besteren konturako langileek eta bazkide langileek ordaindutako kopuruak, murrizteko eskubidea ematen dutenak.

G gakoa: sustatzaileak ordaindutako kopuruak, langileari fiskalki egotzi zaizkionak.

- Aseguratutako Aurreikuspen Planak komertzializatzen dituzten aseguru entitateak.

H gakoa: aseguratutako aurreikuspen planei hartzaileek ordaindutako primak.

-Aurrezpen sistematikoko banakako planak:

I gakoa: aurrezpen sistematikoko banakako planei ordaindutako primen zenbateko osoa.

06 azpigakoa: aseguru-hartzaileek aurrezpen sistematikoko banakako planei, Errenta Zergaren Foru Arauak hirugarren xedapen gehigarrian aipatutakoei, ordaindutako ekarpenak.

07 azpigakoa: aseguru kontratuak aurrezpen sistematikoko banakako plan bihurtu direnean, Errenta Zergaren foru arauak hamalaugarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera. Horrekin aseguru entitateak adierazten du prima gisa urtean ordaindutako gehieneko muga, PFEZren Foru Arauak hirugarren xedapen gehigarrian aipatua, bete egiten dela.

-Enpresen gizarte aurreikuspeneko planak:

J gakoa: enpresen gizarte aurreikuspeneko planei ordaindutako primen zenbatekoa.

08 azpigakoa: PFEZren Foru Arauak 72.6 aipatzen dituen enpresen gizarte aurreikuspeneko planengatik aseguratuek egindako ekarpenak direnean jarriko da azpigako hau.

09 azpigakoa: jarri azpigako hau PFEZren Foru Arauak 72.6 aipatzen dituen enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako kontribuzioak direnean, aseguru-hartzaileak eginak eta partaideei egotziak.

-Mendekotasun aseguruak:

K gakoa: mendekotasun aseguruei ordaindutako primen zenbatekoa.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Arauak 72.7 artikuluan aipatzen dituen mendekotasun aseguruei hartzaileek ordaindutako primen zenbatekoa adieraziko da.

Onuradun minusbaliatuaren NIF: jar itzazu erregistro independenteetan %65eko edo hortik gorako minusbaliotasun maila duten pertsonen alde ordaindu diren kopuruak. Horrelakoetan, onuradunaren NIF adieraziko da.

A, B edo C gakoa duten ekarpen eta kontribuzioetarako soilik:

BGAEaren edo pentsio planaren deitura: aitortua partaide den BGAEaren edo pentsio planaren izena jarriko da.

Erregistro zenbakia: BGAEari dagokion erregistro zenbakia edo pentsio plana integratuta dagoen fondoarena jarriko da.

BGAE/Pentsio fondoaren IFK: BGAEarena edo aurreko fondoari dagokiona jarriko da.

D gakoa duten ekarpen eta kontribuzioetarako soilik:

Aseguru entitatearen IFZ: pentsioak direla-eta hartutako konpromisoak bideratzeko egin den aseguru kontratua zein entitaterekin formalizatu den adieraziko da hemen, bere IFZ jarriz.

I gakoa duten ekarpen eta kontribuzioetarako soilik:

Lehen primaren ordainketa data: lehendabiziko prima noiz ordaindu den jarriko da.

A, B, F, G, J gakoetarako soilik:

Aurreikuspen sistemei egindako ekarpenen kenkariaren oinarria:

Hala badagokio, lauki honetan jarriko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren hamazazpigarren xedapen iragankorrean arautzen den kenkariaren oinarria.