Aitortuen datuak (194-2012)
IFZ: jarri aitortuen IFZ.
Deiturak eta izena edo sozietatearen izena: deiturak eta izena pertsona fisikoen kasuan edo sozietatearen izena pertsona juridikoen kasutan.
Probintzia: aukeratu zerrendatik aitortuen helbide fiskalari dagokiona.
Ordezkariaren IFZ: bete hau baldin eta hartzaileak adin gabekoak badira eta IFZrik ez badute
Kob. g. (kobratu gabe): X bat jarriko da ekitaldian sortu diren errentak ordaindu gabe daudenean haien titularrak ez direlako kobratzera agertu. Lauki honetan X jartzen den guztietan, eragiketa bereko gainerako laukiak honela beteko dira:
Jasotzailearen eta ordezkariaren IFZ: 999.999.999.
Deiturak eta izena edo sozietatearen izena: Ordaindu gabeko baloreak.
Probintzia, kode mota, balore kontuaren kodea eta sortzapena: edukirik gabe.
Gainerako laukiak: eragiketari dagokion balorea izango dute
Kooperatibak: Sakatu lauki hau kooperatibei egindako ekarpenen itzulketak eta eskualdaketak informatzeko.
