Pantaila osoa

Aurkezpena (345-2008)

345 EREDUA modulua aplikazio informatikoa da, eta bakarrik Gipuzkoako Foru Aldundiarena da. Aplikazioaren bidez, aitorpen hau bete, inprimatu eta bitarteko informatikoez (disketez edo Internetez) aurkeztu daiteke:

345 EREDUA. BORONDATEZKO GIZARTE AURREIKUSPENEKO ENTITATEAK, PENTSIO PLANAK ETA FONDOAK, ORDEZKO SISTEMAK, GIZARTE AURREIKUSPENEKO MUTUALITATEAK, ASEGURATUTAKO AURREIKUSPEN PLANAK, AURREZPEN SISTEMATIKOKO BANAKAKO PLANAK, ENPRESEN GIZARTE AURREIKUSPENEKO PLANAK ETA MENDEKOTASUN ASEGURUAK.Bazkide edo partaideen eta kontribuzio edo ekarpenen urteko aitorpena.

Aplikazio hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza programaren zerbitzu planaren barruan kokatuta dago. Aipatu plana zergadun guztien eskura jarrita dago, zerga betebeharrak betetzen lagundu eta errazteko asmoz. Programa hau zenbait aitorpen modu erosoago eta eraginkorrago batean aurkezteko aukera ematen duten programa informatikoen talde baten zatia da.

Aplikazioa oso sinplea izateak, aitorpen asko gordetzeko aukera emateak eta horiek disketean grabatzeko posibilitateak programa hau oso lanabes baliagarri bihurtzen dute erabili nahi duten pertsona edo enpresentzat.