Pantaila osoa

Aurkeztera behartuak (228)

228 eredua aurkeztera behartuta daude Gipuzkoako Lurralde Historikoan bateratze fiskaleko araubidean tributatu  behar duten talde fiskalen entitate ordezkariek, urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  2. artikuluaren 5. atalean xedatutakoaren arabera, honako egoeraren batean daudenean:

a) Sozietate gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubidea aukeratzen dutenean,  urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  88. artikuluaren 6. ataleko lehenengo parrafoan jasotakoari jarraituz, talde berriaren alta jakinarazi nahi denean.

b) Baldin eta urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 85. artikuluaren 1. apartatuko bigarren parrafoan jasotakoaren arabera eratutako talde fiskal bat bada, jakinarazi beharko du alta eman izana, zeintzuk diren foru arau horrek 88. artikuluaren 6. ataleko bigarren parrafoan jasotako entitate ordezkariak eta hala badagokio, zein den foru arau horrek 5. artikuluaren 2. apartatuan jasotako eragiketa bolumenik handiena duen entitatea.

c) Sozietateen gaineko Zergan bateratze fiskaleko araubidearen menpe tributatuta, talde fiskalaren osaera aldatzen denean, urtarrilaren 17ko 2/2014  Foru Arauak, Sozietateen gaineko Zergarena,  88. artikuluaren 6. ataleko laugarren parrafoan xedatutakoaren arabera.