Pantaila osoa

Jarduera ekonomikoen etekinak (109-2015)

BERRIA: 

Jardueren etekin negatiboak jardueren etekin positiboekin bakarrik integra daitezke. Jardueren etekin negatiboak integratu gabe geratu badira, jardueren etekin positiboekin konpentsa daitezke hurrengo 15 ekitaldietan.

Etekin negatiboak izan dituenak posible du horiek ekitaldian integratzea edo geroko ekitaldietan konpentsatzea bere jardueraren etekin positiboekin. Baterako autolikidazioa egin ezkero konpentsa daitezke beste aitortzailearen etekin positiboekin.

2013.EKITALDEAN sortutako soberakinak:

 Jardueren etekin negatiboak jardueren etekin positiboekin bakarrik integra daitezke. Jardueren etekin negatiboak integratu gabe geratu badira, jardueren etekin positiboekin konpentsa daitezke hurrengo 4 ekitaldietan.

Etekin negatiboak izan dituenak posible du horiek ekitaldian integratzea edo geroko ekitaldietan konpentsatzea bere jardueraren etekin positiboekin. Familia unitateko kide baten etekin negatiboak ezin dira integratu edo konpentsatu beste kide baten etekin positiboekin.

Jarduera ekonomikoen etekinen kontzeptua

Jarduera mota eta etekina kalkulatzeko erregimena: aukeratu "ERRENTAK" menuaren barruan zein den jarduera mota eta bere etekin garbia kalkulatzeko erabiltzen den erregimena.

Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten jarduera ekonomikoak: modalitate arrunta

Zuzeneko zenbatespena erabiltzen duten jarduera ekonomikoak: modalitate erraztua

Araubide iragankorrari atxikitutako jarduerak

Jasotzailea: aukeratu dagokion jasotzailea, jarduera ekonomikoen etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.

JARDUERAREN DATUAK:

Jarduera: jarduera ekonomikoa edo jardueraren sektorea adierazi behar da.

JEZren sekzioa / JEZaren epigrafea: jar ezazu aitortzen den jarduerari Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dagokion sekzioa eta Zerga horretan duen talde edo epigrafe osoa. Jarduera baxurako arrantza baldin bada, sekzio eta epigrafe bezala "0/000" jarriko da.

Helbidea, udalerria eta probintzia: jarduerari dagozkionak.

Gainerako langile kopurua: jardueran aritzen den langile kopuru osoa jarri behar da, Familia Unitateko kideak sartu gabe.

Errentan hartutako lokala: markatu aukera hau baldin eta jarduera garatzeko erabiltzen den lokala errentan hartua bada. Ondoren, zergaldian ordaindutako errenta adierazi eta, azkenik, errentatzailearen -pertsona fisiko nahiz juridikoaren- datuak idatzi.

Errenten egozpena: markatu aukera hau baldi eta jarduera Zergen Foru Arau Orokorraren 35.3 artikuluan aipatzen diren sozietate zibilek, banatu gabeko herentziek, ondasun komunitateek edo bestelako entitateek burutzen badute. Ondoren, sartu entitatearen IFZ, sozietatearen izena, eta hari dagokion partaidetza portzentajea.

Ordainketa zatikatuak, atxikipenak eta konturako sarrerak: adierazi ezazu zenbatekoak diren jarduera dela-ta zergaldian zehar zergaren kontura egin diren ordainketa zatikatuak, atxikipenak eta konturako sarrerak.

Eranskina: jardueraren datu orokorrak bete ondoren, dagokion eranskinera jo behar da etekin garbia kalkulatzeko.

 

 

Etekin Irregularrak: Etekinak portzentai murriztuan integratzen baldin badira, lehenengo 300.000 euroei bakarrik aplikatuko zaie portzentai murriztu hori. Hurrengoak %100ean integratuko dira.