Pantaila osoa

Kapital higigarriaren beste etekin batzuk, oinarri ezargarri orokorrean sartzekoak (109-2012)

Halakotzat hartzen dira etekin hauek, diruzkoak izan edo gauzazkoak izan:

  • Jabetza intelektualetik datozen etekinak, zergaduna autorea ez denean, eta zergadunak egindako jarduera ekonomikoei atxi­kita ez dagoen jabetza industrialetik datozenak.

  • Laguntza teknikoa ematetik datozen etekinak, non eta ez den jarduera ekonomiko baten esparruan ematen.

  • Ondasun higigarri, negozio edo meategiak errentan ematetik datozen etekinak, bai eta azpierrentatzaileak azpierrentamendutik jasotzen dituenak ere, betiere jarduera ekonomikorik osatzen ez badute.

  • Irudiaren ustiapenerako eskubidea lagatzetik edo irudia erabiltzeko onarpen edo baimenetik datozen etekinak, non eta ez dituen lortzen irudia ustiatzeko eskubidea sortzen duenak edota jarduera ekonomiko baten esparruan.

Jasotzailea: aukeratu dagokion jasotzailea kapitaletik datozen etekinak indibidualizatzeko irizpidea kontuan hartuta.

Etekinaren gakoa: gako hauetako bat jarriko da, etekin motaren arabera:

  • G: Ondasun higiezinen azpierrentamendua.

  • H: Laguntza teknikoa eta ondasun higigarri, negozio eta meategien errentamendua.

  • J: Bestelakoak: jabetza intelektual eta industriala.

  • M: Zergadunarekin lotuta dauden entitateetatik eratorritako gainerako kapital higigarria.

  • L: Zergadunarekin lotuta dauden entitateen obligazio hobarituen interesak.

  • N: Zergadunarekin lotuta dauden entitateen aktibo finantzarioen eskualdaketa.

  • O: Irudi eskubideak eta erabilera eta gozamenekoak.

Etekinak: lortutako etekina adieraziko da.

%100etik beherako integrazioa: bete lauki hau integrazio portzentajea %100etik beherakoa denean.

Sorreraldia: etekinak %100etik beherako portzentajean integratzen direnean beteko da.

Etekin hauen artean ondoko hauek bereiztuko dira:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua onartzekoak, 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak. Horrelakoetan ez da sorreraldirik jarriko.

b) 2 urtetik gorako epean sortutakoak. Zenbat urtetan sortu diren adieraziko da.

Sorreraldia 2 urtetik gorakoa dela agerian egon arren, epea ezin bada zehatz-mehatz finkatu, 3 urte jarriko da

Integrazio portzentajea: adierazi zein portzentajetan integratzen diren etekinak oinarri ezargarrian Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 10/2006 Foru Arauak 42. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hona hemen laburki:

  • 2 eta 5 urte bitarteko sorreraldia duten etekinak: %60.

  • 5 urtetik gorako sorreraldia duten etekinak eta erregelamenduz denboran zehar era irregular nabarmenean lortutakotzat jotzen direnak: %50.

Gastu kengarriak: etekinek G edo H gakoa badute, horiek lortzeko beharrezkoak izan diren gastuak eta amortizazioa adieraziko dira.

Atxikipena: egindako atxikipena jarriko da.

Titularitate portzentajea: zergadunari dagokion portzentajea jarriko da.