Kenkaria inbertsioengatik eta bestelako jarduerengatik (109-2015)
Jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek zuzeneko zenbatespenaren erregimena erabiltzen badute beren etekinak kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergaren araudiak aktibo finko material berrietan inbertsioak hobaritzeko eta zenbait jarduera burutzeko jasotzen dituen kenkariak aplikatu ahal izango dituzte, beti ere araudi horretan ezartzen diren portzentaje eta muga berdinekin.
Hona hemen kenkariak:
|
LABURPENA: jarduera ekonomikoak sustatzeko kenkariak |
|
|||
|
Aktibo ez-korronte berrietan egindako inbertsioak |
%10 - % 5 |
|
||
|
Zine edo ikus-entzunezko espainiar produkzioak, produktorearentzat |
%30 |
|
||
|
Liburugintza |
%5 |
|
||
|
Ikerketa eta garapena |
%30 Aurreko bi urteetan egindako gastuen batez bestekoaren soberakinaren %50. Ikertzaile kualifikatuentzat izandako langileria gastuen %20 Ikerketa eta garapen jarduerei lotutako ibilgetu material eta ukiezineko elementuetan inbertitutakoaren %10. |
|
||
|
Berrikuntza teknologikoa |
%15 - %20 |
|
||
|
Garapen iraunkorra, ingurumenaren zaintza eta hobekuntza eta energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa lortzera bideratutako proiektuekin loturiko inbertsio eta gastuak |
Teknologia Garbien Euskal Zerrenda: %30 Lurzoru kutsatuak, etab… garbitzeko inbertsioak: %15 |
|
||
|
Enplegua sortzea |
4.900,00 € |
9.800,00 € |
||
Hemen aztertutako kenkariak bateraezinak izango dira inbertsio eta gastu berekin loturiko beste edozein zerga onurarekin, amortizatzeko askatasunari eta amortizazio azkartuari dagokienean izan ezik.
