Pantaila osoa

Murrizpenaren kontzeptua eta motak (109-2011)

Oinarri likidagarri orokorra oinarri ezargarri orokorrari honako murrizpenak egin ondoren lortzen da:

1) Murrizpena pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenua ordaintzeagatik.

Oinarri ezargarri orokorretik honako zenbatekoak murriztuko dira: pentsio konpentsagarriengatik ezkontidearen alde edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legeari jarraiki eratutako izatezko bikote lagunaren alde ordaindutako kopuruak, eta urteko mantenurako ordainketak, zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoak izan ezik, biak ere epaileen erabakiz ordainduak.

2) Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, gizarte aurreikuspeneko mutualitatei, aseguratutako aurreikuspen planei eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatik.

Murrizpenak gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.

Oinarri ezargarri orokorretik murriztu daitezke gizarte aurreikuspeneko sistemei egiten zaizkien ekarpen eta kontribuzio hauek:

1. Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetako bazkideek egindako ekarpenak, betiere Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen erregimen fiskalari buruzko uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak 3. artikuluan jasotzen dituen kontingentziak nahiz bazkide langileen langabezia estaltzeko direnean, bai eta bazkide babesleak egin eta entitateetako bazkideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak ere.

2. Pentsio planen partaideek egindako ekarpenak, bai eta susta­tzaileak egin eta partaideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak ere.

3. Partaideek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an enplegu pentsioen jarduerei eta fondo ikuskapenei buruz emandako 2003/41/EE Zuzentarauak jasotako pentsio planei egindako ekarpenak, enpresa sustatzaileek egindako kontribuzioak barne, betiere beharkizun hauek betetzen badira:

  1. Kontribuzioak prestazioa ­lotzen zaion partaideari egoztea zergen ondorioetarako.

  2. Geroko prestazioa jasotzeko eskubidea atzera egiteko aukerarik gabe eskualdatzea partaideari.

  3. Kontribuzio horri dagozkion baliabideen titularitatea partaideari eskualdatzea.

  4. Estali behar diren kontingentziak azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzekoak, 8.6 artikuluan jasotakoak izango dira.

4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpen eta kontribuzioak, baldintza hauek betetzen dituztenean:

  1. Baldintza subjektiboak:

    1. Gizarte Segurantzako erregimenen batean integraturik ez dauden profesionalek, horien ezkontideek edo izatezko bikote-lagunek eta lehen mailako ahaide odolkideek nahiz aipatu mutualitateetako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin kontrataturiko aseguruengatik ordaindu dituzten kopuruak direnean, azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pen­tsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzekoak, 8.6 artikuluan jasotako kontingentziak estaltzen dituen zatian, baldin eta gastu kengarri­tzat hartu ez badira jarduera ekonomikoen etekin garbiak foru arau honen 28. artikuluko 1. erregelarenbigarren paragrafoan jasotakoaren arabera zehazterakoan.

    2. Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan integraturik dauden profesional edo enpresari indibidualek, horien ezkontideek edo izatezko bikote-lagunek eta lehen mailako ahaide odolkideek nahiz aipatu mutualitateetako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin kontrataturiko aseguruengatik ordaindu dituzten kopuruak direnean, azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzekoak, 8.6 artikuluan jasotako kontingentziak estaltzen dituen zatian.

    3. Besteren konturako langileek edo bazkide langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin kontrataturiko aseguruengatik ordaindutako kopuruak, sustatzaileek lan etekin gisa haien alde egotzitako kontribuzioak barne, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pen­tsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzekoak, lehen xedapen gehigarrian jasotakoaren arabera egiten badira eta aipaturiko bazkide langileen langabezia ere estal­tzen badute.

  2. Mutualisten eskubide kontsolidatuak bakarrik gauzatu ahal izango dira azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuari buruzkoak, 8.8 artikuluan pentsio planei dagokienez jasotako kasuetan.

5. Aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primak. Aseguratutako aurreikuspen planak aseguru kontratuak dira, berez, eta baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Hartzailea, aseguratua eta onuraduna izatea zergaduna. Dena den, heriotza kasuan, prestazioak jasotzeko eskubidea sor dezake, azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuari buruzkoak, ezarritakoaren arabera.

  2. Estali behar diren kontingentziak azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzekoak, 8.6 artikuluan jasotakoak izango dira bakarrik, eta erretiroa estaliko dute nagusiki. Bakarrik baimenduko da aurrez erabiltzea, osorik edo zati batean, kontratu hauetan, aipatu testu bateratuak 8.8 artikuluan jasotako kasuetan. Aseguru kontratuei buruzko urriaren 8ko 50/1980 Legeak 97. eta 99. artikuluan xedatutakoa ez da kontratu hauetan aplikatuko.

  3. Gisa honetako aseguruek interes bat bermatu behar dute nahitaez, eta teknika aktuarialak erabili.

  4. Polizaren baldintzetan espresuki eta nabarmen utzi beharko da agerian aurreikuspen plan aseguratua dela.

  5. Arauz ezarriko dira hornikun­tza matematikoa beste aurreikuspen plan aseguratu batera aldatzeko beharkizunak eta baldintzak.

Foru arau honetan eta hori gara­tzeko arauetan berariaz erregulatuta ez dauden alderdietan, kontratu horien ekarpen, kontingen­tzia eta prestazioen araubidea pen­tsio planen araudiari lotuta egongo da, salbu hornikun­tza teknikoen alderdi finan­tza­rio eta aktuarialetan. Partikularki, aurreikuspen plan aseguratu batean jasotako eskubideak ezin izango dira bahitu, ez eta epailearen edo Administrazioaren trabarik jaso ere, harik eta prestaziorako eskubidea sortu arte edo gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia gertatu arte.

6. Langileek azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pen­tsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuari buruzkoak, lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egin dituzten ekarpenak, har­tzailearen kontribuzioak barne. Dena dela, enpresen gizarte aurreikuspeneko planek baldin­tza hauek bete behar dituzte:

  1. Aseguru kontratu mota honi aplikatuko zaizkio bazterketarik ez egiteko printzipioa, kapitalizazio printzipioa, ekarpenen atzeraezintasunaren printzipioa eta eskubideak esleitzeko printzipioa, horiek guztiak azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuari buruzkoak, 5. artikuluaren 1. zenbakian jasotzen dituenak.

  2. Polizan zehaztuta agertuko da zein prima ordaindu beharko duen hartzaileak gizarte aurreikuspeneko plana betetze aldera. Aseguratuei egotziko zaizkie primak.

  3. Polizaren baldintzetan espresuki eta nabarmen utzi beharko da agerian enpresaren gizarte aurreikuspeneko plana dela.

  4. Arauz ezarriko dira hornikuntza matematikoa beste enpresaren gizarte aurreikuspeneko plan batera aldatzeko beharkizunak eta baldintzak.

  5. Aurreko 5. apartatuko b) eta c) letretan xedatutakoa.

Foru arau honetan eta hori garatzeko arauetan berariaz erregulatu ez diren alderdietan, aurreko 5. apartatuaren azken paragrafoan jasotakoa aplikatuko da.

7. Bakarrik mendetasun ertain edo handirako arriskua estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta besteren beharra duten pertsonak zaintzeko Legeak jasotakoaren arabera.

Era berean, zergadunarekin hirugarren mailaraino, hori barne, zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harremana izateagatik, edo ezkontidearengatik edo izatezko bikote-lagunarengatik edo tutoretza edo harrera araubidean zergaduna beren kargura izateagatik, pertsonek aseguru pribatu horiei ordaindutako primen kenkaria egin dezakete oinarri ezargarri orokorrean, kontuan hartuta foru arau honek ondorengo artikuluan jasotako murrizpen muga.

Zergadun beraren alde primak (zergadunaren beraren primak barne) ordaintzen dituzten pertsona guztiek egindako murrizpenen multzoa ezin da handiagoa izan urteko 8.000 euro baino.

Horretarako, zergadun beraren alde prima bat baino gehiago ordaintzen direnean, zergadunak berak ordaindutako primak murriztu behar dira eta, bakarrik 8.000 euroko mugara iristen ez badira, beste pertsona batzuek haren alde ordaindutako primak murriztu daitezke horien oinarri ezargarri orokorrean. Azken kasu horretan, proportzionalki murriztu behar da, hala badagokio.

Prima horiek ez daude lotuta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari.

Aseguru kontratuak aurreko 5. apartatuko a) eta c) letretan jasotakoa bete behar du betiere.

Foru arau honetan eta hori gara­tzeko arauetan berariaz erregulatu ez diren alderdietan, aurreko 5. apartatuaren azken paragrafoan jasotakoa aplikatuko da.

Arau bidez, apartatu honetan jasotakoa garatuko da.

8. Aurreko 1.etik 7.era bitarteko apartatuetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemetatik jasotako prestazioak beren osoan zergapetuko dira, eta murrizpenik izan ez duten gehiegizko ekarpen eta kontribuzioen zenbatekoak ezingo zaizkie inoiz gutxitu.

9. Kontuan hartu gabe foru arau honen ondorengo artikuluan aipatutako mugen arabera egin diren murrizpenak, baldin eta oinarri ezargarri orokorrean integratu beharreko errentarik lortzen ez duen edo urteko 8.000 eurotik beherako errentak lortzen dituen ezkontidea edo izatezko bikote-laguna badute, zergadunek oinarri ezargarri orokorrean murriztu ahal izango dituzte artikulu honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemei ekarpenak, ezkontidea edo izatezko bikote-laguna horietako bazkide, partaide, mutualista edo titularra denean urteko 2.400 euroko gehieneko mugapean.

Ekarpen horiek ez daude lotuta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari.

10. Zergadunak osorik edo zati batean erabiltzen baditu artikulu honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemetatik eratorritako eskubide kontsolidatuak eta eskubide ekonomikoak, pentsio plan edo fondoen araudian jasotakoez besteko kasuetan edo borondatezko edo ezinbesteko bajaren kasuetan eta entitatearen likidazio kasuetan, oinarri ezargarri orokorrean oker egin dituen murrizpenak birjarri beharko ditu, autolikidazio osagarriak eginez eta berandutza interesak sartuz. Ekarpenen zenbatekoa gaindituta jaso diren kopuruek, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan etekin gisa tributatuko dute horiek jasotzen diren zergaldian.

Murrizpen mugak gizarte aurreikuspeneko sistemaren aldeko ekarpen eta kontribuzioengatik.

1. Berariazko araudian jasotako muga finan­tza­rioak erago­tzi gabe, muga hauek izango dituzte gizarte aurreikuspeneko sistemen aldeko ekarpen eta kontribuzioengatik egiten diren murrizpenek:

  1. Urteko 8.000 euro: Partaide, mutualista eta aseguratuek aurreko artikuluan aipatzen diren gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpenen baturarako.
    Hala ere, zergaren sortzapen egunean bazkideak, partaideak, mutualistak edo aseguratuak berrogeita hamabi urte baino gehiago baditu, aurreko muga 1.250 euro gehituko da bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuak berrogeita hamabi urtetik gorako adina gainditzen duen urte bakoitzeko. Bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuaren adina hirurogeita bost urtekoa edo handiagoa denean, 24.250 eurokoa izango da muga hori.
    Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko ondorengo b) letran aipatzen diren kontribuzio enpresarialak.

  2. Aurreko a) letran aurreikusitako kopuruak: Bazkide babesleek, aurreko artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren enpleguko pentsio planen sustatzaileek edo enpresen gizarte aurreikuspeneko tresna gisa edo enpresaren gizarte aurreikuspeneko planetan hartzaile gisa jarduten diren gizarte aurreikuspeneko mutualitateek bazkide, partaide, aseguratu edo mutualisten alde egin eta haiei egotzitako kontribuzio enpresarialen baturarako.
    Ulertu behar da muga horren barruan sartuta daudela banakako enpresariak gizarte aurreikuspeneko entitate edo mutualitateei, aurreko artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aipatzen diren enpleguko pentsio planei edo enpresen aurreikuspeneko planei egindako ekarpen propioak, baldin eta enpresaria aldi berean sustatzailea eta partaide edo mutualista bada edo bazkide babesle eta onuradun gisa ageri bada.
    Aurreko paragrafoan aipatutako borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei egindako ekarpenek arauzko eran zehazten diren beharkizunak bete beharko dituzte.

2. Aurreko apartatuaren a) eta b) letretan jarritako mugak banaka eta independenteki aplikatuko zaizkio familia unitatean sartutako mutualista, partaide, aseguratu edo bazkide bakoitzari.

3. Artikulu honen 1.etik 7.era bitarteko apartatuetan aipatzen diren gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak egin dituzten bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek aukera izango dute ekarpenak hurrengo bost urteetan murrizteko, aipatutako muga errespetatuz beti, baldin eta horien kopuruak oinarri ezargarri orokorrean murriztu ezin izan badira artikulu honen 1. apartatuko a) letran ezarrita dagoen gehieneko muga gainditzeagatik.

Kontribuzio enpresarialen gehiegizko zenbatekoekin ere modu berean jokatu daiteke, haien mugari dagokionez.

Era berean, ondorengo bost ekitaldietan murriztu daitezke aurreko artikuluaren 9. apartatuan jasotakoaren indarrez egin eta apartatu horretan jasotako muga gainditzeagatik oinarri ezargarri orokorrean murriztu ezin izan diren ekarpenak.

Ekarpenak edo kontribuzioak oinarri ezargarri orokorrean ezin izan direnean murriztu hori nahikoa ez izateagatik, ondorengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, haiek gainditu gabe.

Arau hori ez zaie aplikatuko beren araudi finantzarioan jasotako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpen eta kontribuzioei.

4. Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ulertu behar da aplikatu gabeko kopuruak ekarpen edo kontribuzioei dagozkiela, haien zenbateko osoaren proportzioan.

Murrizpenak desgaituen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenengatik.

1. Oinarri ezargarri orokorrean murriztu daitezke foru arau honek 72. artikuluan aipatzen dituen gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak, baldin eta horiek egin badira %65eko minusbaliotasun fisiko edo zentzumenezkoaren maila edo handiagoa edo %33ko minusbaliotasun psikikoa edo handiagoa duten desgaituen alde edo, bestela, maila kontuan hartu gabe, Kode Zibilean jasotako kausak direla medio epaileak deklaratutako desgaitasuna duten pertsonen alde. Hona murrizpenaren gehieneko mugak:

  1. Pertsona bakoitzaren urteko ekarpenak berarekiko ahaidetasun edo tutoretza harremana duten desgaituen alde egin badira, muga 8.000 eurokoa izango da. Hori guztia, beren gizarte aurreikuspeneko sistemetan beren kabuz egin ditzaketen ekarpenak baztertu gabe, foru arau honek 73. artikuluan ezarritako mugen arabera.
    Ekarpenak egin ditzakete desgaituaren zuzeneko nahiz zeharkako ahaideek, hirugarren mailaraino, hori barne, bai eta ezkontideak edo izatezko bikote-lagunak edo desgaitua tutoretza edo harrera araubideari jarraituz kargupean hartuta duten pertsonek ere.
    Kasu horietan, desgaituak onuradun izendatu behar dira, beraiek bakarrik eta atzera egiteko aukerarik gabe, edozein kontingentziatarako.
    Dena den, desgaituaren heriotza kontingentziak alarguntasun edo zurztasun prestazioak jasotzeko eskubidea sor dezake edo, bestela, haren aldeko ekarpenaren proportzioan ekarpenak egin dituzten pertsonen alde.

  2. Pertsona desgaituek beraiek egindako urteko ekarpenak, 24.250 euroko mugapean.
    Desgaitu beraren alde ekarpenak (desgaituaren beraren ekarpenak barne) ordaintzen dituzten pertsona guztiek egindako murrizpenen multzoa ezin da handiagoa izan urteko 24.250 euro baino. Ondorio horietarako, desgaituaren alde ekarpen batzuk batera egiten direnean, desgaituak berak egindakoak murriztu behar dira. Bakar-bakarrik 24.250 euroko muga horretara iristen ez badira murriztu daitezke, proportzionalki, beren oinarri ezargarri orokorrean beste pertsona batzuek haren alde egindako ekarpenak. Desgaitu beraren alde ekarpenak egiten dituzten pertsona guztiek aplikatutako murrizpenek inoiz ezingo dute 24.250 euroko kopurua gainditu.

Apartatu honetan jarritako mugak bateratuak izango dira desgaituen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko sistema guztietarako.

2. Ondorengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira nahikoak ez izateagatik edo aurreko apartatuko a) letran jasotako mugak gainditzeagatik oinarri ezargarri orokorrean murriztu ez diren ekarpenak.

Erregela hori ez zaie aplikatuko beren araudi finantzarioan jasotako gehieneko mugak gainditzen dituzten ekarpenei.

3. Artikulu honetan aipatzen diren ekarpenak ez daude lotuta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari.

4. Foru arau honek 72. artikuluaren 10. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da, prestazioak jasotzeko eta eskubide kontsolidatuak edo eskubide ekonomikoak aurrez erabiltzeko, desgaituen alde eratutako gizarte aurreikuspeneko sistemen araudian jasotakoez besteko kasuetan edo borondatezko edo ezinbesteko baja gertatu eta entitatea likidatzean.

Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateari egindako ekarpenen eta jasotako prestazioen zerga araubidea.

1. Kirolari profesionalei eta goi mailakoei, baldin eta izaera hori aplikaziozko legeriaren arabera aitortua badute eta kirolari profesionalen mutualitateari ekarpenak egiten badizkiote (prima finkoko gizarte aurreikuspeneko mutualitatea), xedapen gehigarri honetako 3. apartatuan jasotako zerga tratamendua aplikatuko zaie.

2. Xedapen gehigarri honetan jasotako zerga araubidea aplikatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Zergadun Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritako beharkizun, ezaugarri eta baldintzak bete beharko dira.

3. Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateari (prima finkoko gizarte aurreikuspeneko mutualitateari) egindako ekarpenek eta horretatik eratorritako prestazioek zerga araubide hau izango dute:

  1. Ekarpenak, zuzenekoak nahiz egotziak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako oinarri ezargarri orokorra murriztu ahal izango dute, muga honekin: Etekin osoa gastu kengarrien zenbatekoaz murriztuta gelditzen diren lan etekinak gehi ekitaldian jarduera ekonomikoetatik banaka lortutako etekin garbien zenbatekoa, 24.250 euroraino gehienez ere.

  2. Oinarri ezargarri orokorra nahikoa ez izateagatik edo aurreko a) letran ezarritako mugaren aplikazioz hura murriztu ezin izan duten ekarpenak ondorengo bost ekitaldietan murriztu ahal izango dira. Erregela hau ez zaie aplikatuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuko 2. zenbakian jasotako muga gainditzen duten ekarpenei.

  3. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuko 4. zenbakian aipatu ez dituen kasuetan eskubide kontsolidatuak erabiltzeak zergadunari ekarriko dio behar ez bezala egindako murrizketak oinarri ezargarri orokorrean berrezartzeko betebeharra. Horretarako, autolikidazio osagarriak egin beharko ditu, berandutza interesak ere sartuta. Ekarpenen zenbatekoa gaindituta jaso diren kopuruek, sustatzaileak egotzitako kontribuzioak barne, lan etekin gisa tributatuko dute horiek jasotzen diren zergaldian.

  4. Jasotako prestazioek, baita Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuko 4. zenbakian jaso dituen kasuetan eskubide kontsolidatuak hartzeak ere, oso-osorik lanaren etekin gisa tributatuko dute, foru arau honek jasotakoaren arabera.

  5. Foru arau honek 72. artikuluaren 10. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da, baldin eta zergadunak eskubide kontsolidatuak baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuko 4. zenbakian jasotakoak ez diren kasuetan.

4. Aurreko apartatuan jasotako araubidea zeinahi dela ere, kirolari profesionalek eta goi mailakoek aukera izango dute kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateari ekarpenak egiten jarraitzeko, kirolari gisa egiten zuten lan jarduna amaitu arren edo izaera hori dagoeneko galdu arren.

Ekarpen horiengatik murrizketak egin ahal izango dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga oinarri orokorrean, Pentsio Planak eta Fondoak arautzen dituen Legearen Testu Bateratuak (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) 8.6 artikuluan jasotzen dituen egoerak estaltzea helburu duen zatian.

Mutualisten eskubide kontsolidatuak bakarrik gauzatu ahal izango dira azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak, Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuari buruzkoak, 8.8 artikuluan pentsio planei dagokienez jasotako kasuetan.

Ekarpen hauen baterako murrizketa muga gisa, foru arau honen 73. artikuluko 1. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da.

Foru arau honek 72. artikuluaren 10. apartatuan ezarritakoa aplikatuko da, baldin eta zergadunak eskubide kontsolidatuak baditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Legeak, Sozietateen gaineko, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko eta Ondarearen gaineko Zergen legeak partez aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarriaren lehen apartatuko 4. zenbakian jasotakoak ez diren kasuetan.

3) Murrizpena baterako aitorpena egiteagatik:

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan bi familia unitate mota finkatu dira:

  • Legez bananduta ez dauden ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideek, baleude adingabeko seme-alabek, gurasoen baimenaz eurengandik aparte bizi direnean izan ezik, eta judizialki ezinduak diren seme-alaba adindunek, gurasoen aginte luzatu edo birgaitupean daudenean. Baterako aitorpena egiteagatik, 4.033,00 euroko murrizpena egin daiteke.

  • Senar-emazteak legez banandu direnean edo ezkontza-loturarik nahiz maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoterik ez dagoenean, familia unitatea gurasoetako batek eta aurreko apartatuan aipaturiko seme-alaba guztiek osatuko dute, norekin bizi diren kontuan hartu gabe. Guztira, 3.503,00 euroko murrizpena egin daiteke.