Murrizpenaren kontzeptua eta motak (109-2013)
Oinarri likidagarri orokorra oinarri ezargarri orokorrari honako murrizpenak egin ondoren lortzen da:
1) Murrizpena pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenua ordaintzeagatik.
Oinarri ezargarri orokorretik honako zenbatekoak murriztuko dira: pentsio konpentsagarriengatik ezkontidearen alde edo maiatzaren 7ko 2/2003 Legeari jarraiki eratutako izatezko bikote lagunaren alde ordaindutako kopuruak, eta urteko mantenurako ordainketak, zergadunaren seme-alaben alde finkatutakoak izan ezik, biak ere epaileen erabakiz ordainduak.
2) Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateei, pentsio planei, 2003/41/EB Zuzentarauan araututako pentsio planei, gizarte aurreikuspeneko mutualitatei, aseguratutako aurreikuspen planei eta enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenengatik.
Murrizpenak gizarte aurreikuspeneko sistemen alde egindako ekarpen eta kontribuzioengatik.
Ondorengo apartatuetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzioak ezingo dira oinarri ezargarritik murriztu, horiek eginbadira bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek 67 urte bete ondorengo zergaldia hasten denetik aurrera.
Gizate aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpen eta kontribuzio hauek murriztu ahal izango dira oinarri ezargarri orokorretik:
1. Borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateetako bazkideek egindako ekarpenak, betiere borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitateen erregimen fiskalari buruzko uztailaren 15eko 7/1988 Foru Arauak 3. artikuluan jasotzen dituen kontingentziak nahiz bazkide langileen langabezia estaltzeko direnean, bazkide babesleak egin eta entitateetako bazkideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak barne.
2. Pentsio planen partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileak egin eta partaideei lanaren etekin gisa egotzi zaizkien kontribuzioak barne.
3. Partaideek Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an enplegu pentsioen jarduerei eta fondo ikuskapenei buruz emandako 2003/41/EE Zuzentarauan jasotako pentsio planei egindako ekarpenak, enpresa sustatzaileek egindako kontribuzioak barne, betiere beharkizun batzuek beteta.
4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpen eta kontribuzioak, baldintza batzuek betetzen dituztenean.
5. Aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primak. Aseguratutako aurreikuspen planak aseguru kontratuak dira, berez, eta baldintza batzuek bete behar dituzte murriztu ahal izateko.
6. Langileek Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen Testu Bateratuak, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartuak, lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera enpresen gizarte aurreikuspeneko planei egindako ekarpenak, hartzailearen kontribuzioak barne. Enpresen gizarte aurreikuspeneko planek baldintza batzuek bete behar dituzte beti.
7. Bakarrik mendetasun ertain edo handirako arriskua estaltzen duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta besteren beharra duten pertsonak zaintzeko Legeak jasotakoaren arabera.
Orobat, zergadunarekin zuzeneko edo zeharkako ahaidetasun harremana duten pertsonek, hirugarren mailaraino, hau barne, ezkontideak edo izatezko bikotelagunak, nahiz zergaduna tutoretza edo harrera pean duten pertsonek, beren oinarri ezargarri orokorrean murriztu ditzakete aseguru pribatu horiei ordaindutako primak, foru arau honen hurrengo artikuluan ezarritako muga kontuan hartuta.
Zergadun berberaren alde primak ordaintzen dituzten pertsonek ezin dute urtean murriztu, guztiak hartuta, 5.000 euro baino gehiago, zergadunak berak egindako primak barne. Ondorio horietarako, zergadun berberaren alde prima bat baino gehiago ordaindu denean, zergadunak berak ordaindutako primak murriztu behar dira eta, bakarrik 5.000 euroko mugara iristen ez badira, orduan beste pertsona batzuek haren alde ordaindutako primak murriztu daitezke haien oinarri ezargarri orokorrean. Azken kasu horretan, murrizpena proportzionala izango da.
8. Kirolari profesionalek eta goi mailakoek, izaera hori aitortua dutenean, primafinkoko gizarte aurreikuspeneko mutualitateari egindako ekarpenak, baldin etabeharrezko beharkizun, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badira, hain zuzenere, azaroaren 28ko 35/2006 Legeak, Pertsona Fisikoen Errentaren gainekoZerga arautu eta Sozietateen gaineko zergaren, Zergadun Ez-egoiliarrenErrentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren legeak zatibatean aldatzen dituenak, hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoak.
9. Foru arau honen ondorengo artikuluan aipatutako mugen arabera egiten diren murrizpenak eragotzi gabe, zergadunaren ezkontideak edo izatezko bikotelagunakez badu lortzen oinarri ezargarri orokorrean sartu beharreko errentarik, edo urtean lortutako errentak 8.000 eurotik beherakoak badira, zergadun horrek oinarri ezargarri orokorrean murriztu ditzake 1. apartatu honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenak, ezkontidea edo izatezko bikotelaguna haien bazkide, partaide, mutualista edo titularra bada, betiere 2.400 euroko mugarekin urtean.
MURRIZPENEN MUGA BERRIAK:
5.000 euro BGAEei, p. planei,… egindako EKARPENAK batuta
12.000 euro BGAEei, p. planei,… egindako EKARPENAK + KONTRIBUZIOAK batuta
Baterako mugaren kasuan (12.000 euro ekarpen gehi kontribuzioetan), aurrenik kontribuzioen batura hartuko da kontuan
(Kirolari profesionalen mutualitateei egindako ekarpenak ere muga horien barruan daude)
SOBERAKINAK
AURRENA, AURREKO URTEETAKO SOBERAKINAK MURRIZTEN DIRA. ETA LEHEN-LEHENIK KONTRIBUZIOAK
Hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, baldin eta murrizpenaren urtean zergadunak 68 urte edo gehiago bete ez baditu.
Ezkontidearen aldeko ekarpenen soberakinak hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, baldin eta murrizpenaren urtean bazkideak 68 urte edo gehiago bete ez baditu.
Soberakinak sortu badira kuota nahikoa ez izateagatik, horiek ere hurrengo bost ekitaldietan murriztu daiteke, zergadunaren adina zeinahi dela ere.
Ezkontidearen aldeko ekarpenen soberakinak gertatu badira kuota nahikoa ez izateagatik, hurrengo bost ekitaldietan murriztu daitezke, bazkidearen adina zeinahi dela ere.
Pertsona desgaituen aldeko ekarpenak:
Minusbaliatuak berak egindako ekarpenen muga: 12.000
Minusbaliatuaren aldeko ekarpenen muga: 8.000
Ekarpenen muga gainditzeagatik nahiz kuota nahikoa ez izateagatik gertatzen diren soberakinak hurrengo 5 ekitaldietan murriztu daitezke.
2012 BAINO LEHEN SORTUTAKO SOBERAKINAK
2007., 2008., 2009., 2010. eta 2011. urteetatik datozen soberakinak 2012ko urtarrilaren 1ean murriztu gabe badaude, oraingo 5.000 eta 12.000 euroko mugak errespetatuz murriztu daitezke, ADIN MUGARIK GABE.
Ezkontidearen aldeko ekarpenengatik 2007., 2008., 2009., 2010. eta 2011. urteetatik datozen soberakinak 2012ko urtarrilaren 1ean murriztu gabe badaude, 2.400 euroko muga errespetatuz murriztu daitezke, BAZKIDEAREN ADIN MUGARIK GABE.
Pertsonan desgaituen aldeko ekarpenengatik 2007., 2008., 2009., 2010. eta 2011. urteetatik datozen soberakinak 2012ko urtarrilaren 1ean murriztu gabe badaude, oraingo 12.000 eta 8.000 euroko mugak errespetatuz murriztu daitezke.
3) Murrizpena baterako aitorpena egiteagatik:
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauan bi familia unitate mota finkatu dira:
-
Legez bananduta ez dauden ezkontideek, maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoteko kideek, baleude adingabeko seme-alabek, gurasoen baimenaz eurengandik aparte bizi direnean izan ezik, eta judizialki ezinduak diren seme-alaba adindunek, gurasoen aginte luzatu edo birgaitupean daudenean. Baterako aitorpena egiteagatik, 4.114,00 euroko murrizpena egin daiteke.
-
Senar-emazteak legez banandu direnean edo ezkontza-loturarik nahiz maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako izatezko bikoterik ez dagoenean, familia unitatea gurasoetako batek eta aurreko apartatuan aipaturiko seme-alaba guztiek osatuko dute, norekin bizi diren kontuan hartu gabe. Guztira, 3.574,00 euroko murrizpena egin daiteke.
