Pantaila osoa
Cargando...
 

Ondare irabari eta galerak (109-2015)

Ondare irabazi eta galeren kontzeptua

Kodea: aukeratu zerrendan zein den eragiketa mota edo kodea.

"V" kode berria akzioen araubide hautazkoa aukeratu ezkero klikatu behar da. Hau da, zergadun bakoitzarentzat 10.000 euro baino gutxiagoko salmentetan aplika daiteke, eta salmenta kopuru horren %3a ordainduko da. Oinarri likdagagarri orokorrak eta aurrezpenekoak sortutako Kuota osoari eransten zaio.

Azalpena: azaldu, labur-labur, lortu den errenta.

Eskualdatze balioa: adierazi hemen zein den eskualdatze balioa.

Eskuratze balioa: adierazi hemen zein den eskuratze balioa.

Noiz erosi eta noiz eskualdatu den: EE/HH/UU

Balioa, 2006ko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako: akzio kotizatuak edo inbertsio fondoak zergadunak eskualdatu dituenean beteko da, betiere 1994/12/31 baino lehen eskuratu badira.

Koefiziente murriztaileak

 

65 URTE BAINO GEHIAGOKO 1.OHIKO ETXEBIZITZAREN SALMENTA: . Kasua bada, dagokion laukitxoan markatuko da eta automatikoki 400.000 euro salbuetsita geratuko dira.

GARRANTZITSUA: ZERGADUN BAKOITZAK BERE JABETZAREN PORTZENTAIAN BETEKO DITU SALMENTA ETA EROSKETA LAUKITXOAK   Adibidea: senar- emazte batek erdibana erositako etxebizitza du. Salmenta 600.000 eurotan egin dute eta bere garaian erosketa 100.000 eurotan . Bakoitza bere portzentaia ipini beharko du, hau da, salmenta prezioa 300.000 euro eta erosketa prezioa 50.000 euro.

 

Berrinbertitutako eskualdatze balioa: adierazi, bidezkoa bada, ohiko etxebizitzan berrinbertitu den eskualdatze zenbatekoa edo balioa.

Amortizatu gabeko mailegua: ohiko etxebizitzan berrinbertitu bada, adierazi, hala badagokio, zenbatekoa den eskualdatutako ohiko etxebizitza finantzatzeko erabili den mailegua, eskualdaketaren egunean amortizatu gabe dagoena.

Atxikipena: adierazi, hala badagokio, ondare irabaziari aplikatu zaion atxikipena.

Titularitate portzentajea: adierazi hemen zein den eskualdatu diren baloreetan jasotzaileak duen titularitate portzentajea.

Epeka egindako eragiketak: apartatu hau beteko da baldin eta eragiketa hauetan lortutako errentak euren kobrantzak exijigarri diren neurrian egozten badira eta eskubidea sortzen den unean oso-osorik egoztea aukeratzen ez denean.

Ondare irabazia ez integratzea: "X" bat jarriko da galerak izan badira honako hauek eskualdatu direlako:

a) ondare elementuak, baldin eta eskualdatzaileak berriro eskuratzen baditu eskualdaketa egunetik urtebeteko epean.

b) merkatu erregulatuetan negozia daitezkeen baloreak, baldin eta eskualdaketa hori egin aurreko edo ondorengo 2 hilabeteetan balore homogeneoak eskuratu badira.

c) merkatu erregulatuetan negoziatu ezin daitezkeen baloreak, baldin eta eskualdaketa hori egin aurreko edo ondorengo urtean balore homogeneoak eskuratu badira.

Hurrengo kasuotan, galera hori ez da sortzen den ekitaldian sartuko, hurrengo momentuetan baizik:

  • a) letraren kasuan, ondare elementua geroago eskualdatzen denean.

  • b) eta c) letren kasuan, zergadunaren ondarean dauden baloreak eskualdatzen diren heinean.

Aurreko ekitaldietako galera integratzea:

Aurreko ekitaldietan sortutako ondare galera aitorpen honetan integratzen bada, adierazi lauki honetan zein ekitalditan sortu den ondare galera. Errenta Zergari buruzko 10/2006 Foru Arauak 45 artikuluaren e), f) eta g) letretan xedatutakoa aplikatuko da.

Aurreko ekitaldietako ondare galerak oinarri ezargarri orokorrean eta berezian konpentsatzea.

Aurreko ekitaldietako ondare galerak konpentsatzeko, "Aurreko ekitaldietako konpentsazioak" pantaila bete behar da. Pantaila hori menu barrako "Oinarria" aukeratik abiatuta zabaltzen da.