Pantaila osoa

Ondasun higiezinak (714-2014)

Ondasun bakoitza zer motatakoa den adierazi behar da: ohiko etxebizitza, hiritarra, landatarra, eraikitzen ari dena, edo jabetza anitzeko etxebizitza. Haien balorazioa egiteko hurrengo erregelak hartu behar dira kontuan:

1 Ondasun higiezin hiritar edo landatarrak

Balio katastrala kontuan hartuta konputatuko da ondare balioa.

2 Eraikitzen ari diren ondasun higiezinak

Ondare baliotzat eraikuntza horretan aitorpenaren ekitaldiko abenduaren 31ra arte zergadunak inbertitu dituen zenbatekoak eta orubearen ondare balioa hartuko dira.

Jabetza horizontala egonez gero, orubearen balioan duen zati proportzionala tituluan finkaturiko portzentajearen arabera zehaztuko da.

3 Jabetza anitzeko kontratuen edo antzekoen indarrez eskuratutako ondasun higiezinen gaineko eskubideak

  • Berekin ondasun higiezinaren titularitate partziala badakarte, 1. puntuko arauei jarraiki baloratuko dira.

  • Berekin ez badakarte ondasun higiezinaren titularitate partzialik, egiaztagirien edo bestelako titulu ordezkagarrien eskurapen prezioaren arabera baloratuko dira. Modu berean baloratuko dira abenduaren 15eko 42/1998 Legeak, erabilera turistikoko ondasun higiezinak txandaka aprobetxatzeko eskubideei eta zerga arauei buruzkoak, jasotako eskubideak, haien izaera edozein delarik ere.

OHARRA: 1985eko maiatzaren 9a baino lehenagoko kontratuen indarrez errentan emandako ondasun higiezinak. Sortutako errentaren %4 kapitalizatuz baloratuko dira, betiere horrela kalkulatutako balioa ondasun higiezinak baloratzeko erregelak aplikatuta ateratzen dena baino txikiagoa bada.