Alioune Diagne, sortzaile senegaldarra, Dantzagunean lanean ari da egoitza-sorkuntza bati esker, La Gomera Koreografia gunearekin eta Casa Africarekin elkarlanaren bitartez. Egonaldi horretan Dantza Afrikarra eta sorkuntza tailerra ez ezik, bere sortze-momentua eta bere prozesu artistikoa ere partekatuko du irailaren 20ean Guardetxe gunean.
Dantza garaikide saio irekia Alioune Diagne-rekin eta ondoren bere lanari buruzko hitzaldia, Dantzagunea-k antolatuta Casa África-ren laguntzarekin. Dohan. www.dantzagunea.net
Aliouné Diagné Koreografoa, dantzaria, zuzendari artistikoa (San Luis, Senegal)
Bere formakuntza dantza munduan CIRE BEYE-ko institutoan hasi zuen, Dakar-era joan aurretik non Hardo Ka-rekin ariko den, Heddy Maalem konpainiakoa. Bertan, aukeratzen dute SALIA-NI-SEYDOU-ren kurtso bat jasotzeko Burkinan. San Luis-etik itzultzerakoan 2008an "BLABLA" bere lehenengo bakarkakoa sortu zuen, Diagn'Art bere konpainia propioa eta Danza Duo Solo Danse nazioarteko jaialdia eratu zuen. Jant-Bi-ren konpainian aritu zen garai batean "Amor" izeneko bakarkakoa sortzeko, Béjart-i egindako omenaldia. 2010an "This Line Is My Path" bakarkakoa sartu zuen. Paris-ko CND-ra gonbidatzen dute eta Holandara ere bai Kenzo Kusuda koreografoarekin bakarkako bat sortzera. Bere lanak Afrikako hainbat herrialdetan aurkeztu ditu: Hego Afrika, Nigeria, Maroko, Mozanbike, Gambia eta Senegal. 2012-an "Banlieu" pieza sortu zuen, zeinetan 3 interprete dauden.
|