Sortutakoak Dantzaguneak 2011. urtean martxan jarritako programa da, sorkuntza-lanak eta prozesuak laguntzea helburu duena.
Mugimendu arteen eremuan (ikuskizun eszenikoak edo kalekoak) egindako sorkuntza eta ikerketa proiektuetarako egonaldi artistikoak eta teknikoak planteatzen ditu ekimen honek, konpainia egonkorrei, banakako proiektuei edo proiektu zehatz baterako sortutako taldeei zuzendutakoa.
Programaren barruan daude: aretoak uztea, baliabide ekonomikoak, laguntza teknikoa eta artistikoa, eta antzeko ezaugarriak dituzten bestelako guneekin mantentzen den lankidetza-programaren bitartez proiektuaren ibilbide artistikoa zabaltzeko aukera.
Sortutakoak programaren baldintzak
-
Proiektua: proiektu xehea aurkeztu behar da, eta jaso behar ditu: azalpen artistikoa, behar teknikoak, kanpoko aholkulari artistikoaren izena, egonaldiko faseen plangintza, eta proiektuko partaideen curriculum vitaea.
-
Iraupena eta aretoak uztea: proiektu irabazleen egonaldiek gutxienez bi aste eta gehienez bi hilabeteko iraupena izango dute. Lanerako aretoak gutxienez 3 orduz erabiltzeko aukera egongo da, eta proiektu irabazleek dantzarako ekipamendu teknikoa eta laguntza artistikoa eskaintzen duen espazio batean lan egiteko aukera izango dute.
-
Baliabide ekonomikoak: egonaldia egiteko 1.000 euroko diru-kopurua jasoko du proiektu irabazle bakoitzak, eta gainera artistak berak proposatutako kanpoko aholkulari artistiko bat proiektuan sartu ahal izango du, horretarako, 400 euroko diru-kopurua jasoko duelarik.
-
Sozializatzea: artistak bere lan-prozesua jardunaldi ireki batean eskola-haurrei erakusteko konpromisoa hartzen du; edo, Dantzagunearekin adostuta, bestelako jarduera dibulgatzaile bat egitekoa.
-
Hedapena: artistak, bere lana hedatzeko, Dantzagunea eta Gipuzkoako Foru Aldundia laguntzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen du.
Sortutakoak programaren modalitate desberdinak:
-
Sortutakoak
-
Sortutakoak tradizionala
Aurreko edizioetako irabazleak
Sortutakoak
1. Edizioa
2. Edizioa
3. Edizioa
4. Edizioa
5. Edizioa
Sortutakoak tradizionala
1. Edizioa
-
Mikel Sarriegi Etxezarreta: Sanjoanetako neskatxen soka-dantza Beasainen
2. Edizioa
-
Andoaingo Axeri-dantza elkartea: Axeri-dantzaren inguruan