Aretoa eskatu
Epe laburreko proiektu bat baldin baduzu (hilabete baino gutxiago, edo egun solteak) eta gure dantza aretoak behar badituzu, bete ezazu ondorengo galde-sorta aretoa eskatzeko eta ahal bezain pronto jarriko gara zurekin harremanetan. Horretarako, lehenik erabilera egutegia kontsulta dezakezu.
Erabilera arauen laburpena:
- Aretoak hurrengo hilabeterako bakarrik eska daitezke.
- Aretoak Dantzagunearen ordutegi ohikoaren barnean erabil daitezke, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:30etara.
- Larunbat eta jai egunetako erabilera salbuespen modukoa izango da, ikastaro eta antzeko jardunaldietarako.