Logotipo de Dantzagunea


Deialdiak

2020ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Etxepare Euskal Institutuak eta Quebeceko Conseil des Arts et des Lettresek (CALQ), Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten dute. Egonaldia Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikoko Zentroa, Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa eta École de Danse Contemporaine de Montrealekin (EDCM) lankidetzan burutuko da. Egitasmo hau Quebec- Pays Basque 2020-2021 programaren baitan gauzatuko da, Quebec eta Euskadiko kultur eragile, sortzaile eta kultur industieran hartu- emana sustatzea helburu duen egitasmoa.

Bi lurraldeotako instituzioen elkarlanaren barruan, Quebeceko koreografo bat hartuko dute Dantzazek eta Tabakalerak, eta lan koreografikoa egingo du bi hilabateko egonaldi batean: Tabakalerako instalazioetan lehen hilabetean, eta Dantzazeko dantzariekin bigarren hilabetean, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan.

Deialdiaren helburua da, eta EDCMk eta CALQek martxan duten programaren barruan, Euskal Herriko koreografoei beren lana nazioartean garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematea, eta profil profesionala sendotzea.

Proiektuak aurkezteko epea 2020ko martxoaren 5eko 23:59an bukatuko da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Soziala 3

Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu, sorkuntza eta ikerketa koreografikora bideratutako diru-laguntzak eta egonaldiak.

Sortzaileen lana sozializatzeko eta publiko orokorraren artean dantzaren gaineko sentsibilizazioa lantzeko, Sortutakoak programan Gipuzkoako Dantzaguneak dantzaren sentzibilizazioari eta dibulgazioari eskainitako atala dauka.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak Tradizionala 8

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren zortzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdi honetara aurkez daitezke tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak. Kontuan hartuko da proiektuetan landutako dantzaren testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa edo dokumentatze-­lana.

OINARRIAK

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

Sortutakoak 15

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamabosgarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak eta Gipuzkoako Dantzaguneak batera aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 15en, eta edizio honetan lau proiektu aukeratu dira

Proiektuak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31tik azaroaren 22ra dago irekita. Sortutakoak 15en parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (dokumentazio guztia PDF bakarrean bidali behar da)

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 

2019ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Gipuzkoako Dantzaguneak Quebeceko Montreal hirian pieza koreografiko bat prestatzeko egonaldirako deialdia egiten du, Montrealgo Ecole de Danse Contemporainekin (EDCM) eta Quebeceko Conseil des arts et des Lettresekin (CALQ) elkarlanean.

Deialdiaren helburua da, eta EDCMk eta CALQek martxan duten programaren barruan, Euskal Herriko koreografoei beren lana nazioartean garatzeko eta ezagutarazteko aukera ematea, eta profil profesionala sendotzea.

Aukeratutako koreografoak 2019ko udazkenean Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan egonaldi bat egingo du, eta 30 minutuko koreografia bat sortuko du, goi mailako dantza ikasketak amaitzen ari diren 15/20 dantzarirekin.

Egindako lana 2019ko abenduaren 11tik 14ra egingo den Les danses de la mi-chemin jaialdian aurkeztuko dute, Montrealgo Wilder eraikineko Orange espazioan.

Bi lurraldeotako kolaborazio-lan honi esker, quebectar koreografo batek egonaldia egingo du Euskal Herrian, Dantzaz konpainiarekin Gipuzkoako Dantzagunean eta Tabakaleran.

Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 10eko 23:59an bukatuko da.

Gehiago irakurri...
E-posta Inprimatu
 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL