Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: XIV Dantza Zirkuitua

Irailaren 22tik urriaren 16ra arte Dantza Zirkuituak proposamenak jasotzeko epea zabaldu du, 2018ko dantza katalogoa osatzeko asmoz. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio izaera duen katalogo laburrean sartuko dira soilik azken hiru urtetan estreinatutako ikuskizunak (2015, 2016 eta 2017), betiere Sareako bulegoak horien berri duen arabera. Proposamenak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali behar dira, eta epea datorren urriaren 16ra arte dago irekita.

Eusko Jaurlaritzak Sarearen bitartez bultzatzen eta laguntzen duen Dantza Zirkuitua bere hairugarren ediziora heldu da 2017an.

Zirkuitua programazio eta sorkuntza esparruetan Euskadiko Dantza programazioaren egoera aberasteko helburuarekin jaio zen, bide batez publiko zalearen eta euskal ekoizle eta sortzaileen kezkei erantzuna emanez.

Zirkuitua SAREAko antzokietan zehar Dantza programatzen duen zikloa da. Bertan, zerrenda itxi baten barnean antzokiei eskaintzen zaizkien ikuskizunak programatzen dira.

Ikuskizunen katxeta Sareako bulegotik konpainiekin zuzenean negoziatzen da, ikuskizun bakoitzak guztira egingo dituen emanaldi kopurua kontutan hartuz. Urtero zehazten diren irizpideen arabera, Eusko Jaurlaritzak katxetaren zati bat ordaintzeko diru-laguntza eskainiko die konpainiei, horrela, konpainiek antzokiei eskaintza ekonomiko erakargarriagoa egin diezaieten.

Taldearen jatorriari dagokionez, ikuskizunek hurrengo diru-laguntza jaso ahal izango dute:

  • Euskal Konpainiak: katxetaren % 55 (BEZa barne) eta 2.500€ (BEZa barne) topearekin
  • Kanpoko konpainiak: katxetaren % 40ra arte (BEZa barne), biran egiten diren
    • Emanaldi bat zirkuituan: katxetaren 30%a BEZ a barne
    • Bi emanaldi zirkuituan: katxetaren 35%a BEZ a barne
    • Hiru emanalditik gora zirkuituan: katxetaren 40%a BEZ a barne

Antzoki bakoitzak egin beharreko hedapenaz gain, Zirkuituaren hedapen kanpaina eta etengabeko jarraipena bateratuak egingo dira: prentsaurrekoak, aldizkariak, agendak, telebistak, irratiak, eta abar.

Dantza zirkuituko oraingo edizioari dagokionez, helburu zehatzenen artean hurrengoak nabarmendu ditugu:

  • Areto berrien partaidetza sustatzea eta aurrekoena egonkortzea zirkuituan. Zirkuituarekin konprometitzeko eta bertan sartzeko grina sortzea programatzaileengan, parte hartzeko baldintzak malgutuz eta programazio aukerak zabalduz. Hau guztia, zirkuituan parte hartu ohi izan dutenen herrien partaidetza egonkortzeko eta areto berrien sarrera sustatzeko helburuarekin (SAREAren eremuaren barnean zein kanpoan), posiblea den neurrian eta antzokiei ezarritako parte hartze-irizpideen arabera.
  • Programa daitezkeen ikuskizunen katalogoa handitzea, bai euskal produkzioetarako bai kanpokoetarako ere.
  • Antzokien koordinazioa sustatzea birak antolatzearen alde.
  • Euskal ikuskizunen gutxiengo baten programazioa ziurtatzea. Publikoak jada egiaztatu dituen ikuskizunak programatzeko aukera ematea.
  • Ohizkoa ez den programazioa egiten saiatzea. Konpainiek, euskaldunek nagusiki, beraien proposamenak hobeto komunikatzeko ahaleginak egitea sustatzea.
  • Programatzaileei herriko dantza eragileen lankidetza kontuan hartuko duen eta dantza garaikideko erdi-epeko programazioaren proiektua egitea eskatzea.

2018. urteko Dantza Zirkuituan programatzeko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izango da.

Informazioa: ADDE

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 11:23etan