Thiago Cohen dantzari brasildarrak egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean, Ertza konpainiaren eskutik, eta Bahia Estatuko Gobernuko Kultur Idazkaritzarena laguntzarekin. Hainbat aste egin ditu gure artean, eta urri hasieran Gipuzkoako Dantzagunean tailerra eman zuen, baita erakustaldia egin ere Donostiako Convent Gardenen. Egonaldiaren amaiera gisa, egindako lana erakutsiko digu Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 20an, Ertza konpainiarekin batera.
Burua itzali, dantza eta performance errituala, Thiago Cohen
Asier Zabalaterakin (Ertza) Gipuzkoako Dantzagunean egindako work in progressa, Estudio Para Demolición egondali artistikoen barruan.
Beldurrari aurre egiteko unea da.
Barruan ditudan itzalei begiratzekoa.
Onartzekoa.
Hor barruan "ni" gisa ezagutu dezakegun hori bilatzekoa.
Ni sotil eta bakar hori.
Oraindik izenik ez duen ni hori.
Informazioa: Convent Garden