Logotipo de Dantzagunea


Tailerra: dantza integratua, Nuria Perezekin, Errenterian, 2017-2018 ikasturtean

Bizikidantza, dantza integraziorako motore izenburuarekin, Errenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta Goyeneche Fundazioak, Dantza Integrazio Tailerra antolatu dute urte osorako, Nuria Perezen eskutik. Tailerrak integrazioa du helburu nagusi, eta dantza izango da helburu horretara iristeko bidea. Tailer honetan nahi duen herritar orok eta Goyeneche Fundazioko erabiltzaileek hartuko dute parte. Kukai eta Udala herritar guztiei gonbitea egin nahi diete, esperienza zirraragarri honetan parte hartzeko.

  • Datak eta ordutegia: urritik ekainera, ostiraletan, 11:30-12:30 (ikastaroaren hasiera urriaren 20an)
  • Tokia: Niessen Kulturginea (3ª planta), Errenteria
  • Irakaslea: Nuria Perez
  • Prezioa: doan

Informazioa: Errenteriako Udala / Kukai

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urria(r)en 19-(e)an 00:31etan