Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Umore Azoka 2018

Maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo den 2018ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XIX. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da. Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei.
Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat. Lanek Estatuan estreinakoak edo maiatzaren 2016etik aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Izen-ematea eta oinarriak

Azokak atal berezia mantentzen du edizio honetan, 2018ko maiatzetik 2019ko maiatzera bitartean estreinatuko diren eta sormen/ekoizpen prozesuan dauden ikuskizunak aurkeztu ahal izateko, konpainien eta kultura eragileen arteko topaketen dinamikaren barruan. Proposamenak Azokaren bulegora bidali behar dira (atal honetan parte hartu nahi dela garbi azalduz) konpainiek egoki ikusten duten dokumentazio guztiarekin batera, eta aurkezpen proposamena azalduz (minutu gutxiko eszenatoki gaineko aurkezpena, showcasea, work in progress, komunikazioa).

Interesatuta dauden konpainiek 2017ko urriaren 2tik azaroaren 8ra bitartean eman behar dute izena www.umoreazoka.org web gunean. Han aurkituko dituzte programazioa hautatzeko irizpideak, parte hartu eta proposamenak bidaltzeko baldintzei buruzko argibide guztiak.

Informazioa: Umore Azoka

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 31-(e)an 09:20etan