Deialdi honen helburua da hainbat eremutan proiektuak garatu eta sustatzen dituzten erakunde eta entitateei laguntzea, besteak beste honako eremu hauetan: gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzionalerako eta desgaitasunerako arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirolaren eta kirol-balioen sustapena, lankidetza, genero-berdintasuna bultzatzea, kulturarteko edo jendarteko bizikidetza, zientzia-ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoa, ingurumena eta iraunkortasuna, gazteak eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboak laneratzeko laguntza etab.
2018an Gipuzkoako elkarte eta erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako Kutxa Fundazioaren laguntza-deialdirako oinarriak:
Aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15ean bukatuko da, 15:00etan.
Informazioa: Kutxa