Anezka konpainiak 18 eta 25 urte bitarteko gazteei aukera bat luzatu nahi die, 2018ko lehen bost hilabeteetan mugimenduaren arteetako profesionalizazio-prozesu batean aritzeko. Dantzari edota interprete fisiko talde murritz bat aukeratu dute Baratzan, eta ordaindutako lana egingo dute hainbat koreograforekin, dantzarirekin eta eszenako zuzendari batekin, entrenatzen eta esznerako bakarkako eta taldeko piezak sortzen.
Interesa duten pertsona guztiek dantza edota gorputz teknika formazioa izan beharko dute, baita eszenako ikerketarako aldez aurreko jarrera eta interesa ere. Ordutegi aldetik, disponibilitate zabala eskatukoda, bereziki goizetan. Entrenamentu eta entsegu saio guztiak, Gasteizko Dantza Kontserbatorioan egingo dira.
Audizioa tailer formatuan egingo da, abenduaren 19an, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, Gasteizko Dantza Kontserbatorioan.
Informazioa: Baratza