Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: "Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada" hitzaldia, Mikel Alberdi KMKn urtarrilaren 26an

XIX. mendeko euskal aisiari begira jartzera gonbidatu nahi zintuzkegu Dantzan Ikasin antolatu dugun hitzaldi berri honen bitartez. Juan Inazio Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko oihartzunak oraindik belarrietan ditugula, halako pertsonaia garrantzitsu bezain enigmatikoaren testuingurua ezagutzea interesgarria iruditu zaigu eta horretaz jarduteko Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, ekarriko dugu geure artera.

  • Hizlaria: Mikel Alberdi Sagardia
  • Data: urtarrilak 26, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia)
  • Sarrera: Dohain*
  • Izen-ematea: izen-emateko egin klik hemen

XIX. mendeko euskal aisiari begira jartzera gonbidatu nahi zintuzkegu Dantzan Ikasin antolatu dugun hitzaldi berri honen bitartez. Juan Inazio Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko oihartzunak oraindik belarrietan ditugula, halako pertsonaia garrantzitsu bezain enigmatikoaren testuingurua ezagutzea interesgarria iruditu zaigu eta horretaz jarduteko Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, ekarriko dugu geure artera.

Iztueta bera, bereziki, baina baita dantzaren inguruko garaiko beste hainbat testigantzak utzi dizkigutenak kontestuan jarri eta hobeto ulertzeko aukera izango dugu. Zumalakarregi Museoak 2008. urtean heldu zion aisiaren gaiari, Aisiaren aurkikuntza izeneko erakusketa ibiltaria antolatuz. Hitzaldi honetan, orduko hartan gaia nondik nora landu zuten labur adierazi ostean, XIX.mendeko iturriei begira Euskal Herriko aisiaren ezaugarriak aztertuko dizkigu Alberdik.

Bide horretan ezinbestekoa zaigu Juan Inazio Iztuetaren lana aztertzea, baina baita zenbait bidaiari atzerritarren testigantzak –Wilhelm Humboldt, Victor Hugo, Mañé y Flaquer– eta garaiko irudigileen grabatu eta margolanak. Dantzari arreta eskainiko badiogu ere, pilota, bertsolaritza eta zezenak ere jorratuko ditugu, XIX. mendeko ikonografia ederraren laguntzaz.

Mikel Alberdi Sagardia (Irun, 1962)

1989tik gaurdaino Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, XIX. mendeko hainbat gai aztertu ditu liburu, aldizkari eta hitzalditan, besteak beste, karlistadak, esplorazio bidaiak, aldizkari satirikoak, bandolerismoa eta, bereziki, Euskal Herriari buruzko ikonografia.

Informazioa: Dantzan Ikasi

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 11:37etan