Logotipo de Dantzagunea


Dantzaren presentzia Sistematurgy Prozesuan

Datorren astelehenean, azaroak 7,Amaia Navascuesek ,Dantzaz Klub-Atalera datorren gonbidatua, eta Anna Wlodarczyk-ek, Donostian bizi den dantzari poloniarra, WorkInProgress elkarlanean egindako Sistematurgy Prozesuan  parte hartuko dute.

 Azken lau hilabeteetan zehar zenbait artista, arkitekto, performer zein dantzariek lankidetzan garatutako proiektua da. Denboraren dimentsio anitzak, elkar eraginak eta sormen lanerako mekanismo askeen gainean burututako gogoetek osatua. Eszena egiteko modu berri honekin ikusleak, bere kabuz, denboraren izaera gertutik bizi izango du.

ARTEK[Lab] izeneko kolaborazio bitartez eginiko Laboratorio irekiak eman dio hasiera proiektu honi;  Arteleku-Tabakalera eta Marcel.Lí Antúnezen kolaborazioarekin arte interaktiboan murgiltzea izan da idea, performance eta Antzerkiaren prozesuak kontutan harturik.

Ordutegia: 20:00

Lekua: Arteleku

Data: Azaroak 7, astelehena


E-posta Inprimatu
Ostirala, 2011(e)ko azaroa(r)en 04-(e)an 13:21etan