Otsailaren 16an egingo da, ostiralez, Laboren V. edizioa, 19:30etik aurrera. Lehen pieza izango da Sagar Urzaiz bi musikarirekin Gipuzkoako Dantzagunean prestatzen ari den Klak´tet proiektuaren lagin bat. Bigarren emanaldian, Pool izenekoan, Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran tolosarrak ariko dira.
Klak´Tet, Sagari Urzaiz (Gipuzkoako Dantzaguneko sorkuntza-prozesuaren erakustaldia)
Ezohiko hirukotea! Akordeoi eta piano-jole bat, klake-dantzari bat, eta manouche swina jotzen duen gitar-jole bat. Elkarrekin erabaki zuten Klak’tet sortzea. Muga-arteko jatorrizko proiektua da, eta klakearen moduko perkusio-dantza eta musika uztartzen ditu, inprobisazioaren bidez, swin manouche, jazz edota tango erritmotan.
Pool, Amaia Elizaran
Amaia Elizaran dantzariaren eta Xabier Zeberio musikariaren arteko lana, inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen duena.
Informazioa: Node