Logotipo de Dantzagunea


Alicia Amatriainek "Begi kritikoa" saria jaso du

Espainiako Irrati Nazionalak banatzen duen Begi kritikoa saria jaso zuen Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) otsailaren 12an. Sari banaketa Reina Sofia Museoan izan zen. Epaimahaiak Amatriainen nazioarteko dantza-ibilbidea eta dantza erregistro askotara egokitzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu. Epaimahaik uste du aitortza handiagoa ere merezi duela.

Amatriainen garaipen-zerrenda handitzen doa urtetik urtera, azken urteetan beste hainbat sari ere jaso ditu. 2015-2016 denboraldian Benois de la Danse saria (balleteko "oscarra" deitua), der Faust saria, Positano saria (balleteko saririk zaharrena) eta San Petersburgoko Dance Open saria jaso zituen. Horrez gain, Baden-Wüttembergal-eko kamarako dantzari izendatu zuten (dantzari batentzat Alemaniako saririk onena).

"Begi kritikoa" sariak duela 28 urte hasi ziren banatzen artista gazteak saritzeko helburuarekin. Egun, artista hasiberrientzat, zabalkunderako eta promoziorako sostengu onenetakoak dira.

Informazioa: Iratxe de Arantzibia / Dantzan.eus

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 10:25etan