Logotipo de Dantzagunea


Tailerra Errenterian: airezko zirkoa, Rouge Elea, martxoaren 16tik 18ra

Rouge Elea konpainiako dantzari eta zirko artistak diren Corine Cella eta Maitane Azpirozek gidatuko dute airezko zirkoa eta mogimenduaren inguruko ikastaro trinko hau. Dantzaren oinarrietatik abiatuta (erritmoa, euskarriak, ardatzak...) trapezio eta oihaletan berezkoak diren teknikak ekarriko ditugu, airezko elementuekin jolasten hasi eta altuerak menperatzeko. Tailer honen bitartez, zoriontasunari buruzko bilaketa bide bat hasi nahi dute, haien hurrengo ikuskizunaren gai nagusia baita. Ikastaldia aktore, dantzari eta minimoki forman dagoen edozein pertsonari irekia da.

  • Datak eta ordutegia
    • Martxoaren 16a, ostirala, 16:00-19:00
    • Martxoaren 17a, larunbata, 10:00-13:30 / 15:00-18:00
    • Martxoaren 18a, igandea, 10:00-13:00
  • Tokia: Niessen Kulturgunea, Errenteria
  • Izen-ematea; Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Prezioa: 40€ + 10€ Rouge Eleari laguntza (IBAN: FR76 1027 8022 8100 0203 7790 156 - BIC CMCIFR2A)
  • Antolatzaileak: Rouge Elea, Gipuzkoako Dantzagunea, Dejabu Panpin Laborategia

Informazioa: Rouge Elea

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 14:07etan