Logotipo de Dantzagunea


Deialdia: Atlantikaldia 2018

Atlantikaldiak irailaren 20tik 23ra ospatuko du bere bosgarren edizioa, eta urtero bezala, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia luzatu nahi die herritar zein eragileei.

2018ko leloa: Itsas Korronteak

Itsas korronteak izan ziren munduarekin konektatu gintuztenak eta munduarekin dugun loturak inoiz baino handiagoa dirudienean, konexio hau inoiz baino azalekoagoa da. Atlantikaldiak bere ekarpena egin nahi du zentzu honetan, herri ezberdinetako pertsonen, kulturen eta ohituren arteko harremana sendotuz.

Itsas korronteek izaera ezberdinak dituzte, aldakorrak dira, norabide asko dituzte, eraldaketan eta eraldatzen dihardute, elkartu eta banatu egiten dira, gurutzatu egiten dira, mugarik ez dute ezagutzen, mugimendua eta joerak irudikatzen dituzte… baina denak itsaso beraren zati dira eta Atlantikaldiak ere, itsaso horretan eragin nahi du.

Zer baloratuko da?

Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu kontuan: urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntza bat barneratzea; partehartzea sustatzea, eragile ezberdinen arteko elkarlanetik sortutako ekimena izatea; itsasoa ardatz hartuta sortutako ekimena izatea eta kaletarra, topagune izatea.

Nola bidali dezaket nire proposamena? atlantikaldia.errenteria.eus webgunearen bitartez.

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 9tik maiatzaren 11ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-formularioarekin atlantikaldia.errenteria.eus/proposamen-bidalketa helbidearen bidez.

Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, maiatzaren 9tik ekainaren 9ra bitartean igorlearekin jarriko da harremanetan antolakuntza batzordea.

Informazio eta argibide gehiagorako Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatzi dezakezue. 

Informazioa: Atlantikaldia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 14:40etan