Iker Arrue koreografoak garatutako Invisivle Beauty proiektua aukeratu zuen epaimahaiak Sortutakoak Sozialaren lehen edizioan. Gipuzkoako Dantzaguneak dantzako sorkuntza alor sozialean garatzeko martxan jarritako laguntza-ildo berrian. Arrue AFAGIrekin ari da elkarlanean, eta egindako tailerretan egiaztatu ahal izan dute dantzak nabarmen atzeratzen dituela gaixotasunaren sintomak. Tailerrek aurrera darraite Musikenen eta hurrengoa apirilaren 27an izango da. Ezinbestean, ez dizkiote ateak irekiko publiko orokorrari.