Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.
-
Data: maiatzaren 11, ostirala
-
Tokia: Nestor Basterretxea plaza, Donostia
-
Ordua: 19:00 eta 20:00 (bi emanaldi)
Fitxa artistikoa
-
Zuzendaria: Amaia Elizaran
-
Musika: Lander Zalakain
-
Produkzioa: Jokin Elizaran
-
Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
-
Kanpo-aholkularia: Marti Güell
-
Kolaboratzaileak: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura (Egiako kultur etxea)
Informazioa: Karrikan / Amaia Elizaran
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 12:44etan