Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat dantza eta beste zenbait arte-diziplinetarako formazio espezializaturako beka-deialdia egin du, 16 eta 31 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoa. Ikasketak 2018-2019 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.
Hartzaileak
Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:
- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.
- Gutxienez 16urte beteak izatea 2017ko abenduaren 31rako , eta 2018ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.
Betebeharrak
- Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. Eskatzaileak beka eskatzen duen ikasketa alorreko oinarrizko formazioa baduela ziurtatu beharko du, egindako ikasketak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.
- Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.
- Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.
- Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batipat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.
- Ebaluazio batzordeak disziplina bakoitzeko espezialisten aholkulartiza izango du.
Eskaerak aurkezteko epea
2018ko ekainaren 18an amaituko da.