Iker Arrue koreografoak garatutako Invisivle Beauty proiektua aukeratu zuen epaimahaiak Sortutakoak Sozialaren lehen edizioan. Gipuzkoako Dantzaguneak dantzako sorkuntza alor sozialean garatzeko martxan jarritako laguntza-ildo berrian. Arrue AFAGIrekin ari da elkarlanean, eta Musikenen egindako tailerretan egiaztatu ahal izan dute dantzak nabarmen atzeratzen dituela gaixotasunaren sintomak. Tailerra ekainaren 22an egingo da Dantzagunean eta, ezinbestean, ez dizkiote ateak irekiko publiko orokorrari.