Logotipo de Dantzagunea


Dantza Hirian 2018: egitaraua

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

EGITARAUA 2018

13. edizioari dagokionez, programazioa bederatzi dantza-egunetara luzatu da, irailaren 15etik 30era. Proposamenak 8 herritan gauzatuko dira. Programazioa mota guztietako pertsonentzat pentsatuta dago, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artisten nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten du. 18 konpainiek (horietatik 6 euskal koreografoenak dira) 18 eremu publiko beteko dituzte, formatu txikiko 20 obra eskainiz.

“Acieloabierto” Ezohiko Espazioetako Jaialdien Sarearekin elkarlanak eta sinergiak egiten jarraitzen du eta, zirkuitu horren bitartez, honako konpainia hauek aurkeztuko ditu: Marco Flores (Madril), Carmen Fumero (Tenerife), Lasala (Donostia), La Intrusa (Bartzelona), Montón de Paja y Trigo (Bartzelona) eta Carla Diego (Madril).

Jaialdiak artista egoiliarrentzat sortu duen eta hiri-eremuetan sorkuntza-lanak babesten dituen Aterpean programaren barruan, honako lan hauek estreinatuko dira: Larrua Proiektuaren “Akullu” (Gasteiz) eta Javier Guerreroren “(B)aso” (Bartzelona).

Dantza Hirian jaialdiak IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten jarraitzen du. Bertan izango dira: Amaia Elizaran (Donostia), Lasala (Donostia), Larrua Proiektua (Gasteiz), Myriam Pérez (Irun) eta Colectivo Eflirkoa (Baiona). Gainera, Dantzaz / Atalak 2.0 Proiektuak (Errenteria) Eneko Alcarazen (Hondarribia) eta Matxalen Bilbaoren (Bilbo) koreografiak aurkeztuko ditu.

Programazioaren barnean, La Macana (Coruña) konpainia azpimarratu behar da, “Ven” proiektuarekin itzuliko baita 10 urteko bira amaitu eta 2008 eta 2009. urteetan Dantza Hirian jaialdian parte hartu ondoren. “Ven” lanak mundu osoari bira eman dio, 300 emanaldirekin baino gehiagorekin.

Programazioa jarduera paraleloekin osatuko da: ikastetxeei zuzendutako programa, master class deiturikoak eta dantza- eta pintura-tailerrak.

Europako kultura-panoraman entzute handikoa izateaz gain, Dantza Hirian dantza-jaialdi bat baino gehiago da. Dantza Garaikidearentzako plataforma bat da, Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan.

Informazioa: Dantza Hirian

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 08:52etan