Logotipo de Dantzagunea


Dantzan Ikasi: Titika Rekalt, Zuberoako dantzaera, irailaren 22an Beasainen

Ikasturte berria ari da ateak irekiz han eta hemen, eta gurean ere iraila honetarako prestatu dizuegu lehen formazioa proposamena. Titika Rekalt ekarriko dugu gure artera zuberotarren dantzakera landu asmoz. Izan ere, ohitura handia dago manexon artean Zuberoako dantzak emateko, baina pauso bera ustez ematen dugularik ere, dantzakeran antzematen da zuberotarrekiko alderik handiena. Borobileko dantzekin arituko gara helburu horren bila. Zuberoan ezagunen diren ostalersa, aitzina pika eta muneina dantza-jauziak oinarri direla, zuberotar dantzariek bakarrik ematen dioten airea eta estiloa barneratzeko gakoak emango dizkigu Rekaltek. Horren sinple ikusten den horrek, eta gero egiteko horren sotil eta era berean zail bihurtzen diren ñabarduren bila arituko gara.

Ikastaroa: Zuberoako dantzakera

  • Irakasleak: Titika Rekalt
  • Data: irailak 22, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Beasaingo Antzizar Kiroldegia (Igartza Oleta, 3)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

Dominika Rekalt "Titika" (Altzai 1959) 

Altzaikoa izatez, han belanauldiz belaunaldi beti izan dira dantzariak, eta bera ere ezin bestela dantzak "harrapatu" zuen txikitatik. Maskaradak egindakoa da bere garaian, beti ere dantzari, kantiniersa eta entseinari kargutan. Behin maskarada garaiak igarota gerorako jardunean ere dantzari eta dantzaren inguruan aritu da. Gero urteak pasa ahala, "plaza erdiko urrats konplikatuak utzi, eta borobileko dantzetan" aritu da batez ere, "gorputzak bere mugak ezartzen zizkion heinean". Dantzaz gain, kazetaria da eta irrati esataria ogibidez. Antzezle lanetan ere aritzen da eta pastoral eta herri-antzerkien egilea da, joera berritzailea erakutsiz.

----------------------------------------------------------------------------------

Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeekin koordinatuta, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan.com-ek kudeatuta antolatu da.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 13:05etan