"Ahotsak josiz" izenpean, Dantzaguneak ekimen berri bat ipintzen du martxan, ezagupenaren trukea ahalbidetuko duen espazio berri baten bultzada, hain zuzen ere. Partaideek, printzipioz urrun dauden esparru ezberdinetako ezagupenen trukea egitea datzan jolasean parte hartzeko prest egongo dira. Jolas honen helburuak, batetik, elkarguneak topatzea izango da, eta bestetik, gai jakin baten inguruan dugun ikuspegi orokorra aberastea, ikuspegi ezberdinak gurutzatzen eta partekatzen.
"Ahotsak josiz" lehenengo edizio honetan, partaideen ekarpenak oreka gaiaren inguruan ibiliko dira. Jexux Larretxeak eta Sophie Dubs-ek beren ikuspegi partikularrak eskainiko dizkigute, batak mugimendu alorretik eta besteak makrobiotikatik. Bi gonbidatuek beren ezagupen esparruak bizi filosofía moduan ulertzen dute eta kasu bietan, orekaren ideia oinarrizkoa suertatzen da beren ezagupenaren garapenerako.
Data: azaroak 30 asteazkena
Ordua: 19.00etan
Lekua: ONCEren hitzaldi aretoa. Etxaide Kalea 14. Donostia