Oiasso Museoak, sorkuntzarako gune aktibo gisa dituen gaitasunak hedatze aldera, esperientziak abian jarriko ditu balio erantsita emateko eta planteamendu berriak aktibatzeko egungo diskurtsoei, Arkeo & Arta Egonaldi Artistikoa proiektuaren bidez. Horregatik, deialdi honetan proiektu bat hautatuko du museoak egonaldian garatu ahal izateko. Proiektuak, edozein arte-diziplinatakoak, site specific izan beharko dute, eta museoarekiko berrinterpretazio bat edo elkarrizketa bat proposatu: bildumak, gaiak, guneak, eraikina, ikusleak eta ingurune edo testuinguru soziala. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 7an bukatuko da.
Informazioa: Oiasso Museoa