Hala definitzen du Jon Mayak Kukairen sorkuntza berri hau: “Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Eszenatokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, taldelana… Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da. Kirolean eta artean. Jokalari edo jokulari; gorputzekin, baloiekin, taldekideekin, inguratzen gaituen testuinguruarekin bat eginez osatzen dugun komunitatearekin. Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu eta bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez”.
Informazioa: Donostia Kultura / Kukai