Antzerkiaren izurritea zabaltzera gatoz aurten Eztenan. Hiru sormen egonaldi antolatu ditugu. Proiektu bakoitza zuzendari batek gidatuta. 20 antzezlek izango dute aukera egonaldietan parte hartzeko. Hilabete batez Errenteria-Oreretan lan egitera gonbidatuko ditugu. Bertan bizi eta herriaren bizitzaz elika daitezen. Zuzendari gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin. Izurrite baten moduan pasioa, sormenaren izaera kritikoa eta batez ere jolasa kutsatuko dituzte. Antonin Artaudek zioen bezala “teatroa erritual bat delako, erraietatik bultzaka datorren izurrite gordin eta eder bat”. Ekainaren 21, 22 eta 23an erakutsiko dira laborategien emaitzak, Eztena jaialdian. Izen-emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da.
Informazioa: Eztena jaialdia