Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat alorretako formazio-beken 2019ko deialdia egin du. Tartean da dantzan, eta diziplinetan banatuko dituzte bekak: klasikoa, garaikidea eta koreografia. Ikasketak 2019-2020 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan. Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira: Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea, eta gutxienez 16urte beteak izatea 2018ko abenduaren 31rako , eta 2019ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak.